Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
"Abracadabra"

Pablo Berger bilbotarrak Maribel Verdu eta Antonio de la Torrerekin batera filmatuko du maiatzan

Jose Mota, Quim Gutierrez eta Jose Maria Pouk osatzen dute pelikula berriaren aktore zerrenda

EFE - Lunes, 22 de Febrero de 2016 - Actualizado a las 16:53h

La nueva película de Pablo Berger se rodará en localizaciones de Nafarroa y Madrid

La nueva película de Pablo Berger se rodará en localizaciones de Nafarroa y Madrid (Pablo Viñas)

Galería Noticia

La nueva película de Pablo Berger se rodará en localizaciones de Nafarroa y Madrid

"Blancanieves"-en zuzendariak, Pablo Berger bilbotarrak, berriz ere Maribel Verdurekin egingo du lan bere hurrengo filman, "Abracadrabra", Antonio de la Torre aktoreakin batera. Sony banatzaileak gaur adierazi duenez, datorren maiatzan hasiko da filmaketa.

DONOSTIA. Jose Mota, Quim Gutierrez eta Jose Maria Pouk osatzen dute Frantziarekin batera egindako koprodukzio honen aktore zerrenda, Movistar+ eta Atresmediaren laguntzarekin. Filmaketak Madril eta Nafarroan egingo dira bederatzi astez.

Komedia beltz bat izango da, suspense eta fantasia ukituekin. Carmen, Karabantxeleko etxekoandre bat, bere senarra Carlos espiritu batek hartua duela ohartzen da eta ikerketa komiko zein beldurgarri bat jartzen du martxan hura errekuperatzeko.

Paco Delgado, bi Goya sariren irabazle eta Oscar bat lortzeko bidean dagoena "La chica danesa"-gatik, "Abracadabra"-ren jantzien diseinuaz arduratuko da.

Pablo Bergerrek 2013ko Goya sarietan arrakasta handia izan zuen "Blancanieves" pelikularekin. Film zuri-beltz eta mutuak hamar sari jaso zituen.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902