Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
maiatzaren 22an

Bartzelona eta Sevillaren arteko Kopako finala Vicente Calderon estadioan izango da

Orain arte Atletico Madrilgo estadioak Kopako 12 final jaso ditu

EFE - 2016(e)ko otsailaren 22a, astelehena - 18:46etan eguneratua

Galería Noticia

DONOSTIA. Gaur arratsaldean erabaki da Kopako finala Vicente Calderon estadioan izatea, Espainiako Futbol Federazioaren zuzendaritza-batzordeak Las Rozasen eduki duen bileran.

Orain arte Vicente Calderonek Kopako 12 final jaso ditu: 1972-73, 1973-74, 1974-75, 1976-77, 1978-79, 1980-81, 1985-86, 1988-89, 1993-94, 2004-05, 2007-08 eta 2011-12.

12 final horietatik, Bartzelonak lau aldiz hartu du parte: 1973-74an Real Madrilen aurka eta eta 1985-86an Real Zaragozan aurka galdu egin zuen, baina 1980-81an Sporting Gijonen aurka eta 2011-12an Bilboko Atheltic Klubaren aurka irabazi egin zuen.

Sevillari dagokionez, jokatu dituen zazpi finaletatik, bost irabazi ditu, baina inoiz ez du Vicente Calderonen jokatu. Real Madrilen estadioetan tokatu izan zaio jokatzea: Chamartin (1935), Chamartin Berria (1947-48) eta Santiago Bernabeu (1955, 1961-62, 2006-07).


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902