Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Andik eta emendik

Zorionak Migel

Txomin Garmendia - Domingo, 21 de Febrero de 2016 - Actualizado a las 06:08h

Galería Noticia

Gure lurralde ontan beintzat, zardadea luzatzen ari zaigula aitortu bearko degu-ba... Egunerokotako eskelak lekuko. 100 urte betetako asko aurkitu bai litezke berriemaille oietan. Ain zuzen, oraindik-orain gure amaiarreba eun urte-ta zortzi illabeterekin. Beste gauz batekin konturatua nago, emakumeak geiago dirala, gizonezkoak baiño adiñ orretara iristen diranak. Zergatik ote? Entzun izan degu, emakumeak negar geiago egiten dutelako.

Gaurkoan gizonezko baten aipamenak egin nai nituzke eun urterik ez du, baiña billa dijoala ematen du dabillen bezela ikusita. Ain zuzen, Migel Gallastegi pelotari txapeldun izandakoak, otsaillaren 25’an bizi bada, beteko ditu 98 urte. Bizitzea bat da, dabillen bezela ibiltzea bestea;adibidez, pelota partidutan ikusi bai liteke beste edozein bezela. ZORIONAK MIGEL.

1918’ko otsaillaren 25’an jaio zan Eibarko Asoliartza baserrian. Gaur, kirolari on bat izateko itxaropenez, gurasoak ikusiko ditugu umeai edo gaztetxoai laguntzen;garai batean etzan orrelakorik. Gallastegi berak esan izandu zidanez, aitak ganadu-jatenak sortaz ekartzea bialtzen omen zun eta Migel, belardira ordez prontoira pelotara. Noizbait joango zan sorta belarrakin, baiña pentsatzekoa da aita ura etzala beti-beti gozoa izango.

Lenengo partidua propesional, 1936’an jokatu zun Eibarren 18 urte zitula. San Pedro egun baten. Andik emeretzi egunera anai arteko gerra piztu zan, eta ura izan zan Gallastegiren karrerako traba aundi bat.

Gerra bukatu eta bereala asi zan Gallastegiren izena aunditzen berriro. 1941’an, bi-bitako Españiko txapelketan, txapeldun orde gelditu zan Iraetako Txikia lagun zula.

1942’an, banakako txapelketan parte artu zun lenengo eta Mallabiko Txikia, Iraetako Txikia eta Ubilla menderatu zitun, azken-aurrekoa Atano VII’naren aurka jokatu eta galtzea egokitu zitzaion.

1944’an, Arrasateko Ezkerrari 22 eta uts irabazi zion. 1945’an, lO4 partidu jokatu zitun.

1948’an, Bergaran, Atano III’nari 22 eta 6 irabazi zion eta txapeldun gelditu zan. 1950’an, Eibarren, Akarregiri 22 eta 15 irabazita txapela jantzi zioten. 195l’an, berriro Akarregiri Bergaran 22 eta 14 irabazi zion eta irugarren txapela jantzi zun. 1953’an, Barberito iritsi zan Gallastegirekin jokatzea, baiña onek enpresarekin ezin-konpondu bat izan zulako, bertan-bera gelditu zan txapelketa, eta Barberito izendatu zuten txapeldun partidurik jokatu gabe.

Bikotean aurka eta alde aundiak emanda, partidu asko jokatu zitun Gallastegik, baiña entzutetsuena, l947’an Errioxako Trizion, Korono, Ruperto eta Titinen (Titin III’na aita) aurka jokatu zuna eta 22 eta 21 irabazia zorionez.

Migel Soroaren aurka 49 bider jokatu zun eta 28’tan irabazi. Soroak esaten zun, berak geiena miresten zun pelotaria Migel Gallastegi zala.

1960’an erretiratu zan 42 urterekin, pelotari egun on asko emanda. Bein da berriro zorionak Miguel.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902