Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Oiartzunen 357 etxe huts daudela esan du Udalak

Libre dauden etxebizitzak alokairuan merkaturatzea da asmoa

Aitziber Muga - Domingo, 21 de Febrero de 2016 - Actualizado a las 06:08h

Elizalde auzoko Doneztebe plaza.

Elizalde auzoko Doneztebe plaza.

Galería Noticia

Elizalde auzoko Doneztebe plaza.

Oiartzun- Etxebizitza politika integrala martxan jartzea da Oiartzungo Udalaren lehentasunetako bat legegintzaldi honetan, etxebizitza eskuratzeko herrian dauden beharrei erantzuteko.

Lehenengo urrats gisa, herrian dauden etxebizitza hutsei buruzko azterketa egin du Udalak, Gaindegiaren bitartez (Euskal Herriko gizarte eta ekonomia garapenerako behategia).

Guztira, 357 etxebizitza huts identifikatu dira Oiartzunen. Horien artean gehienak (%26,3) baserri-eremuan daude. Auzoguneetan, Elizalden (%18,2) eta Altzibarren (%13,4) daude etxebizitza huts gehienak.

Hori martxan jartzeko, ezinbestekoa da etxebizitza hutsak nolakoak diren jakitea. Gaindegiaren laguntzarekin egindako ikerketak alokatzeko aukera izan dezaketen etxebizitzak klasifikatu ditu (kokapena, azalera eta antzinatasunaren arabera).

Azterketa honen bitartez, alokairura bideratzeko aukera gehien dituzten etxebizitzen lagina aztertu nahi du Udalak, etxejabeekin adostuta hauek merkatuan jartzeko.

Izan ere, Udalaren helburua etxebizitza hutsak dituzten etxejabeei hauek alokairuan jartzeko bitartekoak eskaintzea da. Maizter izan daitezkeenak alokairuzko etxebizi-tza programara ere erakarri nahi ditu.

Erabiltzen ez diren etxebizitzak erabilgarri jarrita, herrian bertan bizitzeko aukera berriak eskain-tzea izango da Udalak sustatu nahi duen etxebizitza politikako asmoetako bat. Egin den azterketari esker, herritarren beharrak eta egoerak kontuan hartuta, alokairu eskaintza egokiak proposa-tzeko bidea emango du.

Udalaren hurrengo asmoa etxebizitza horietako batzuk alokairuan merkatura ateratzea da. Horretarako dauden aukera guztiak ari da aztertzen. Besteak beste, Eusko Jaurlaritzako Alokabide zerbitzuko arduradunekin bildu dira udal ordezkariak, Bizigune programaren bidez zenbait pisu alokairuan jartzeko.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902