Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
ene leiho hegitik

Ezkerren lehian, nor nagusi?

Bingen. Zupiria - Domingo, 21 de Febrero de 2016 - Actualizado a las 06:08h

Udazkenean Euskadin izango ditugun hauteskundeak direla-eta, interes berezia hartuko du ezkerren artean jokatuko den euskal lehiak. Gaur gaurkoz lotu ez den akordioren bat gertatu ezean, hiru indar lehiatuko dira norgehiagoka: EH Bildu, Podemos eta PSE -oraindik ikusteko dago non geratzen den txikiagoen konstelazioa: EA, IU, Equo, EB,...-. Ezkerraldean jokatuko den dema horretan, bi helburutan bat datoz lehiakide nagusiak. Hirurek hartu dute lehentasun bezala besteen aurretik geratzea, euskal ezkerraren gidaritza hartzeko. Gainera, jomuga bera dute: Urkulluren agintaritzari jake ematea eta EAJ Jaurlaritzatik apartatzea. Argi dago erronka, eta herritarren babesa lortzea besterik ez dute falta horretarako. Aldez aurretik, ordea, hainbat etxeko lan dute egiteko hirurek. PSE da prestakuntza-lanetan aurreratuen dabilena. Aukeratu du hautagaia -Idoia Mendia-, eta programa ere erdi taxututa dauka. Nola eragingo ote die Sánchezen presidentziak edo porrotak? Podemosek, berriz, dena dauka egiteko: bere euskal ordaina sortzea eta euskal gizarteari eskainiko dizkion aukera eta lehendakarigaia aukeratzea. Rajoy botatzeko baliagarri gertatu zenak balio al du Urkullu botatzeko? Hori al da Euskadin izan zituzten botu-emaleen helburua? Lanik handiena, ordea, EH Bilduk dauka. Antzaldaketa-prozesu batean dago sartuta eta hortik zer aterako den ikustea falta da, Otegiren hautagaitza baino sakonagoa baita askatu behar duten korapiloa. Erantzunak datozen asteetan.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902