Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Hitzak min

Bortuetako

Ana Telletxea - Domingo, 21 de Febrero de 2016 - Actualizado a las 06:09h

Galería Noticia

Orain aste batzuk The Basques of Santazi eta Garazi filmak ikusteko aukera izan nuen Nafarroako Filmotekan. Lehena 1987ko lana da, Sandra Ottena, Zuberoako bi familiaren eguneroko zehatza biltzen duena. Antropologoa, Leslie Woodheaden zuzendari-tzapean, bi urteko lanean jardun zen bi abere-etxalde horien bizimoldea jaso-tzeko. 80ko hamarkadan harrezkero bizitzen hasia zen landa-munduaren gainbeheraren patu mingotsa biltzen du aski modu errespetuzkoan.

Bigarrena, berriz, 1959ko lana da, Arnostegiko (Orbaitzeta eta Eiheralarre muga diren hartako) Ellande Etchehandy ar-tzainaren bizitza ezagutarazten duena. Zuri beltzean da filma, eta zuri beltzean jasotzen dira haren laino, bakardade, mendi-gain, lan eta bizilegeak. Bortu gaineko artzainen bizitza, dokumentuaren egileek (Jacques Krier y Jean Claude Bergeretek) esana, “gogorra bezain harrigarri eta poetikoa” omen.

Biak ala biak, desagertzen ari diren hainbat molderen dokumentuak dira. Haietan, etxearen beraren (abereak, lurrak, jarduerak…) bizirauteko zalantza gorria sumatzen hasten da.

Egonean egoten ikusi ditugu, lanean temati eta gogotsu, inon idazten ez diren arauei eutsiz, jan onaren gozamena erakutsiz, izerdiaren praktika sufrituz, kantuaren balioa eta hitzaren desafioa eurena da, pausaren osasuna eta naturaren ondasuna ezagutzen dituzte. Horregatik, film hauek ikusteko batek erantzi beharrak ditu egungo bizitzaren tenpoa, gertagarritasunaren sindromea, irakaskun-tza gidatuaren batuta eta begibistako informazioaren adierazleak.

Berriz ematekoak omen dira, izandako foro-arrakastagatik. Nire irudikoz, merezi du lan hauek ezagutzea. Baina argi edukiz, egungo zine-moldeetatik urruti den eskema batez ari garela, barne-irakurketak duela egiazko garrantzia, eta, haietan bildutakoak hizkuntzaren, keinuen eta egintzen egia-hezurretik hurbilago daudela gaurko modazko konbentzio, mozorro eta parafernalietatik baino.

“Bortüko bidea beita bai segür aski penagarri, baratx-baratxa juraiten gira oi! denak kurajez beterik, zonbait historia kontatüz erriz batak besteari, xahako bürü gorritik trago zonbait üsü tiratürik”.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902