Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Bihar goizean Lezo-Jaizkibel Mendi Lasterketa ospatuko da

Aurten lehenengo aldiz hamabost eta 18 urte arteko gazteentzako proba antolatu da

Aitziber Muga Gorka Estrada - Sábado, 20 de Febrero de 2016 - Actualizado a las 06:13h

Lezo- Bihar ospatuko da Lezo-Jaizkibel Mendi Lasterketaren hirugarren edizioa. Lasterketa 10.00etan hasiko da Gurutze Santuaren plazan eta ordu bat eta hamar minutu inguru, hamalau kilometrotako ibilbidea bukatu ondoren, hasierako abiapuntura iritsiko da lehen lasterkaria.

Antolatzaileen hitzetan, iaz Kirolprobaken eskutik Lezoko lasterketak jasotako Gipuzkoako Mendi Lasterketako Antolakuntza Hoberenaren saria eskuratu ondoren, “inoiz baino indartsuago datorkigu aurtengo edizio hau”. Honen adierazle 24 ordu eskasetan agortu zirela urtarrilean eskuragarri jarritako 350 dortsalak da. Lasterketa amaitzean gosaria egongo da plazan korrikalari, ikusle eta ehun bolondresentzat.

Aurten ere, lasterketak izen handiko korrikalariak izango ditu Jaizkibelen gora, emakumeetan, besteak beste Amaia Lukin, Alicia Olazabal, Uxune Tena, eta Lurdes Oiartzabal lezoarra eta gizonezkoetan Iker Oliveri, aurreko bi edizioetako irabazlea, Joxe Amunarriz, Mikel Albeniz, Iñaki Catalán, Raul Artola…

Hirugarren edizio honetako berrikuntza nagusia, hamabost eta 18 urte arteko gazteentzako lasterketa antolatu dela da. Ibilbideak zazpi kilometro edukiko ditu, eta momentuz hamabost bat gaztek izena eman dute. Probako antolakuntzak gazteengan mendiko lasterketen zaletasuna bultzatzea gustatuko litzaioke ekimen honekin.

Bestalde, urtero bezala, haurren lasterketa solidarioa burutuko da. 10.15ean hasiko da herriko plazan eta bertan parte hartzeko euro bateko dortsal solidarioak egongo dira gurasoen eskura. Dortsalak goizeko 9.30etik 10.00etara jaso daitezke. Bost mailetan sailkatuta egongo dira haurren lasterketak, zero eta bi, hiru eta bost, sei eta zortzi, bederatzi eta hamaika eta hamabi eta hamabost urte bitarte.

Lasterketako inskripzioetako dirua Errenteriako Juneren Hegoak elkarteak kudeatuko du eta aurten lortutako laguntza Estatu mailako Delecion 1p36 gaixotasun bereziari zuzenduko da.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902