Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Donostia

Orixe ikastolaren itxuraldaketa amaitu da

Fatxada osoa berritu dute hezetasuna ekiditeko eta isolamendua hobetzeko eta tximiniak ere kendu dituzte

Sábado, 20 de Febrero de 2016 - Actualizado a las 06:13h

Goia eta Azkarate Orixeko fatxada berriari begira, atzo goizean.

Goia eta Azkarate Orixeko fatxada berriari begira, atzo goizean. (R. Plaza)

Galería Noticia

Goia eta Azkarate Orixeko fatxada berriari begira, atzo goizean.

donostia- Urgulleko maldan kokatutako Orixe ikastolaren egoi-tzak itxura berria du: lehengo hori kolorea utzi eta grisa eta marroia da orain eraikina. Fatxada berri-tzeko lanak ezinbestekoak zirela gogoratu zuen atzo Eneko Goia alkateak ikastetxera egindako bisitan, bere kokapenagatik hezetasun arazoak nabarmenak zirelako. Fatxada berriarekin eraikinaren isolamendua hobetu dute eta horrek hezetasuna barrura sartzea ekidingo du eta energia alferrik galtzea ere bai, energia kontsumoa murriztuz era berean.

Horretarako fatxada zaharra garbitu eta horren gainean jarri dute zeramika plakekin osatutako estalki berria, bien artean material iragazgaitza jarri ondoren. Faveton Bersal sistema erabili dute, itsas girorako egokiena. Izan ere, mendi magaletik iristen den hezetasunaz gain itsasotik iristen dena ere jasaten du Orixek.

Hiriko gainerako ikastetxe publikoetan gertatzen den bezala, eraikina berritzeko lanak Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren artean ordaindu dituzte. 420.000ko aurrekontutik %60 Jaurlaritzak jarri du eta gainerakoa, Udalak. Gainera, lanean ari zirela aurreikusi gabeko beste konponketa batzuk ere egin dituzte eta horiek Udalak hartu ditu bere gain (62.000 euro). Adibidez, tximinietan amiantoa topatu eta kendu dituzte eta terrazak ere inpermeabilizatu dituzte. Lanak irailean hasi eta abenduan bukatu zituzten.

Gaur egun Lehen Hezkuntzako 200 ikasle ari dira Orixeko Urgulleko egoitzan ikasten eta atzoko alkatearen eta Miren Azkarate zinegotziaren bisita zela eta bertso bat ere eskaini zieten obren inguruan. - A.Z.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902