Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Urnietak baratze ekologikoak egokituko ditu

Lursail bat landu nahi duen herritarrak izena eman dezake apirilaren 4ra arte

Aitziber Muga - Sábado, 20 de Febrero de 2016 - Actualizado a las 06:13h

Urnieta- Urnietako Udalak herritarren eskura jarriko du baratze ekologikoak lantzera bideratuta egongo den lur-eremu bat. Ortu bakoi-tzak berrogei metro karratu izango ditu eta eremu horretan bertako produktuak landatzeko aukera eskainiko da. Hori bai, lursail horiek norberaren erabilerarako soilik izango dira, eta debekatuta egongo da bertako fruitu edo produktuen salmenta. Proiektu hau Ekogunearen laguntzarekin garatuko da eta bide hori egiteko bere zerbitzuak eta esperientzia baliatuko dira.

Baratze ekologiko bat edukitzeko interesa dutenek izen emateko aukera dute apirilaren 4ra arte Bertan arreta zerbitzuan.

Bestalde, hainbat baldintza bete beharko dituzte ezinbestean hautagaiek lur-eremu horietako bat egokitzeko aukera izateko. Ondorengoak dira baldintzak: Urnietan bizi izana gutxienez urtebetez, beste baratze ekologiko bat duen familia bateko kide ez izatea, nekazaritza edo landa eremuko beste lurrik ez izatea eta aurretik zigorrik jaso ez izana baratze ekologiko baten erabiltzaile moduan.

Zeregin horretara bideratuko den lur-eremua mugatua da, eta, beraz, herritarren eskura jarriko diren baratzeek ere muga bat izango dute. Horrenbestez, eskari kopurua eskaintzeko dauden baratze kopurua baino handiagoa bada, zozketa bidez banatuko dira lursailak. Esleipenak lau urtetarako izan daitezke.

Halaber, erabiltzaileek errespetatu egin beharko dute udalerriko araudiak ezartzen duena, non zehazten diren eskubide eta betebeharrak. Betebeharren barruan sartzen dira Ekoguneak emango duen trebakun-tza hitzaldi batera joatea, elkarte baten sorrera baratzeak kudeatzeko, fidantza baten ordainketa eta urteroko kuota baten ordainketa, besteak beste.

Ohiko erabilerarako ehun euroko fidantza ordaindu beharko da esleipenaren iraupenarengatik (baratzea uztean itzuliko da diru kantitate hori) eta urtero beste 50 euro. Hori bai, langabezian daudenek edo familia ugaria dutenek esaterako, prezio bereziak edukiko dituzte, eta, baita, haientzat gordetako baratze kopuru zehatz bat ere.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902