Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Dibertsitatearen eta elkarbizitzaren inguruko asteburua

Donostia 2016k eta Euskal Pen Klubak ‘Ongi etorri’ festa egingo dute Ama Hizkuntzen Eguna ospatzeko

Sábado, 20 de Febrero de 2016 - Actualizado a las 06:13h

Xabi Paya, Urtzi Urrutikoetxea eta Kaissa Ould Braham, atzo.

Xabi Paya, Urtzi Urrutikoetxea eta Kaissa Ould Braham, atzo.

Galería Noticia

Xabi Paya, Urtzi Urrutikoetxea eta Kaissa Ould Braham, atzo.

2 Marta Esnaola
f Ruben Plaza
donostia – Bihar ospatuko da Ama Hizkuntzaren Nazioarteko eguna eta Donostia 2016k eta Euskal Pen Klubak, hizkuntza eskubidea aldarrika-tzen duen erakundeak, hainbat ekitaldi antolatu dituzte Ongi Etorri izenburupean. Euskal Herrian 120 ama hizkuntzatik gora daudela kontuan izanik, dibertsitatea agerian geldituko da asteburuan zehar eta gaur egun puri-purian dauden hainbat gai jorratuko dira Donostia 2016ren egoitzan.
“Gaurkoa egun mugitua izango da, aktibitatez betetakoa”, adierazi zuen atzo Urtzi Urrutikoetxea Euskal Pen klubeko lehendakariak. Lehen ekimena 11.30ean izango da eta Kaissa Ould Braham filologo eta kazetariak, Aljeriako kabiliar amazigha, eta Rhodi Mellek Rojavako kurduak hartuko dute parte. Lehenengoa aurkezpenean egon zen eta gaur egun Katalunian bizi dela azaldu zuen. Adierazi zuenez, bertako Pen Klubak lagundu zien euren herrialdetik ateratzen eta orain, amazighen kulturaren inguruko ekimenak antolatzen ditu. Filologoak hizkun-tza bakarra lortzeko erabiltzen diren argumentuei kritika egin zien: “Afrika iparraldeko diktadoreek islama aitzakitzat erabiltzen dute pentsamendu bakarra bultzatzeko, baina niri ez dit balio, orain arte agerian egon baita elkarbizitza posible dela”, esan zuen.
Arratsaldean, Euskal Herriko bi ikerlarik solasaldia eskainiko dute, euren gogoetak adieraziz, eta horren ondoren, Beltzean Mintzo dokumentala emango dute, Garabide Elkartearen eskutik. “Lan interesgarria egin dute gobernuz kanpoko erakundeetan hizkuntza indigenen alde”, azaldu zuen Urrutikoetxeak. Azkenik, 22.00etatik aurrera, musikari tartea egingo diote: Martina Iori artista ladiniarra eta Zuriñe eta Fran Hesian taldeko kideak izango dira oholtza gainean.
Bestalde, bihar goizean irakurraldi musikatua eskainiko dute Itxaro Bordak eta Lutxo Egiak, nazioarteko hainbat lagunekin batera eta Asier Serrano musikariaren laguntzarekin. Gaur egungo Europaz, kulturarteko harremanez eta hizkuntza aniztasunaz buruzko testuak izango dira. Horren ondoren, topaketa eta ospakizuna egingo dute, Banaiga Band taldearen ikuskizunarekin. l


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902