Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Halterofilia liga hasiko da gaur Zarautzen

Liga Nazionaleko lehen jardunaldiak jokatuko dira gaur eta bihar Aritzbatalde kiroldegian

A.R - 2016(e)ko otsailaren 19a, ostirala - 09:01etan eguneratua

zarautz - Zarauzko Kirol Elkarteko (ZKE) halterofiliako taldeak 2016ko denboraldiari hasiera emango dio gaur arratsaldean eta bihar goizean Aritzbatalde kiroldegian. Halterofilia aretoan jokatuko da Liga Nazionaleko lehen jardunaldiak eta ZKEko halterofiliako taldeak parte hartuko du bertan. Denboraldi honetarako Liga Nazionaleko sei jardunaldi izango dira ondorengo data hauetan: otsailaren 20an, apirilaren 9an, maiatzaren 21ean, uztailaren 23an, irailaren 24an eta urriaren 22an. Hala, ligako talde onenak Madrilen ospatuko den finalerako sailkatuko dira (neskak azaroaren 12an, eta mutilak, berriz, azaroaren 19an).

aurten, zarauzko 4 talde Aurtengo denboraldian, ZKEko lau talde izango dira lehian: nesken senior taldea, sub-17 mutilen taldea, eta mutilen bi senior talde. Nesken taldea lehen aldiz osatu da liga honetan jarduteko, eta sub-17 mutilen taldea ere estreinekoz izango da lehian. Senior mutilen taldeei dagokionez, berriz, ohorezko mailan eta bigarren mailan jardungo dira ZKEko halterofiliako kideak.

Nesken ligan, lehen hamar taldeak sailkatuko dira azaroan ospatuko den finalerako, eta mutiletan ere, ohorezko mailako lehen hamar taldeak sailkatuko dira. Ohorezko mailako taldeak finalerako sailkatzea izango du helburu aurten aurreko urtean sartzear geratu ondoren. - A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902