Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Nafarroako Unibertsitate Publikoan haur-pobrezia munduan gaitzat daukan biltzar bat izango da astelehenean

Miguel Laparra Foru Gobernuaren Gizarte Eskubideetarako presidenteordeak hasierako ponentzia emango du

unavarra.es - Viernes, 19 de Febrero de 2016 - Actualizado a las 12:49h

Miguel Laparra, vicepresidente de Derechos Sociales

Miguel Laparra, vicepresidente de Derechos Sociales (Iñaki Porto)

Galería Noticia

Miguel Laparra, vicepresidente de Derechos Sociales

Nafarroako Unibertsitate Publikoan, hurrengo otsailaren 22an, astelehenean, Munduko Haur-pobreziaren aurkako Unibertsitateen arteko Nazioarteko Biltzarra izango da, Haurrak Babesteko Kontseilu Independenteak (CIPI) eta Haurrak, Kultura eta Hezkuntza Elkarteak (AICE) antolatuta. Joan nahi duenak ateak zabalik dauzka;bertan gogoeta egin nahi da haurren artean pobrezia gutxiagotzeko laguntzen duten estrategia sozial, administratibo eta politikoei buruz.

Miguel Laparra Nafarroako Gobernuaren Gizarte Eskubideetarako presidenteordeak hasierako ponentzia emango du. Biltzar hau Unibertsitatearen Iruñeko Arrosadia campusean egingo da, Haurrak Babesteko Kontseilu Independentea (CIPI) eta Haurrak, Kultura eta Hezkuntza Elkartea (AICE) erakundeek Espainia Haurren Alde izeneko bira antolatu dutelako. Bira horrek, urtebetez, Espainiako 30 unibertsitate baino gehiago, Portugaleko beste bat eta Marokkoko beste bat bisitatuko ditu.

Bira amaitzeko, ondorioak aurkeztuko dira Asuncionen (Paraguay) 2016. urtearen bukaeran izango den Haurren eta Nerabeen Eskubideen aldeko VII. Munduko Biltzarrean. Biltzar ibiltari honek jarraipena ematen dio Huelvako Unibertsitatean 2014an egin zen beste bati, Arrisku Testuinguruetan dauden Haurren Nazioarteko Biltzarrari, alegia, Haurren Eskubideen Biltzarraren XXV. urteurrena ospatzeko egin zen horri, baita 2015ean Madrilgo Unibertsitate Autonomoan egin zen "Haurtzaroa, ondasun komunitarioa eta gizateriaren ondarea" mintegiari ere.

Biltzarraren egitaraua

NUPeko Giza eta Gizarte Zientzien Fakultatearen laguntzarekin egingo den Biltzarra astelehenean hasiko da, 16:00etan, Sario eraikineko Fernando Remacha aretoan. Hasiera ekitaldian, Miguel Laparra ez ezik, Alfonso Carlosena Unibertsitateko errektorea eta Antonio S. Jiménez Hernández Haurrak Babesteko Kontseilu Independenteko (CIPI) burua izango dira. Azken honek beste ponentzia bat emango du. Bilera horretan, biltzarra antolatzen duten bi erakundeek Hiri Arduratsua Haurrekin izeneko proiektua aurkeztuko dute. Proiektu honen helburua da hainbat programak osatzen duten espazio bat sortzea, non haurrak, nerabeak eta gazteak izango baitira interesgune nagusia, eta aldi berean haiekin loturiko auzietan nazioarteko erreferentzia izango baita.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902