Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Santi Onki-xin izabako aterpetxeko sukaldaria

“Argentinan ikasi nuen eskiatzen, zazpi urterekin”

Elorriko ikasleak Izabako Onki-Xin ostatuan eta apartamentuetan egon ginen urtarrilaren 17tik urtarrilaren 22ra, Aste Zuriaz eta elurraz gozatzen

Mendillorri I.P. - Viernes, 19 de Febrero de 2016 - Actualizado a las 06:08h

Elorriko ikasleak Izabako Onki-Xin ostatuan eta apartamentuetan egon ginen urtarrilaren 17tik urtarrilaren 22ra, Aste Zuriaz eta elurraz gozatzen.

Elorriko ikasleak Izabako Onki-Xin ostatuan eta apartamentuetan egon ginen urtarrilaren 17tik urtarrilaren 22ra, Aste Zuriaz eta elurraz gozatzen.

Galería Noticia

Elorriko ikasleak Izabako Onki-Xin ostatuan eta apartamentuetan egon ginen urtarrilaren 17tik urtarrilaren 22ra, Aste Zuriaz eta elurraz gozatzen.

iruñea- Urtarrilaren 17an Elorri ikastetxetik autobusa hartu eta Auzalar ikastetxekoekin batera Izabara abiatu ginen. A zer nolako bidaia! Izabara iritsi baino lehen lagun berriak egin genituen. Izabara heldu bezain laster, elurrez beteta zegoela ikusi genuen. Hau aldaketa!Maletekin kalean gora, kalean behera, joan ginen Onki-Xin aterpera eta haren apartamentuetara. Egunero, goizeko 7.15etan altxatzen ginen. A zer nagikeria! Baina pistetara iristean, alferkeria desagertzen zen eta primeran egoten ginen, izan ere, hango monitoreak oso jatorrak ziren eta asko irakatsi ziguten. Horietako bat, Santi deitzen zen eta apartamentuetako sukaldaria zen. Oso jatorra benetan. Hona hemen hari egindako elkarrizketa:

Noiz eta non hasi zinen eskiatzen?

-Zazpi urte nituenean ikasi nuen eskiatzen Ushuaian, Argentinako hegoaldean.

Zergatik etorri zinen Izabara?

-Bidaiatzea asko gustatzen zaidalako eta Argentinan lanarik ez nuelako.

Zenbat urte daramatzazu Izaban?

-Sei urte daramatzat hemen.

Zergatik erabaki zenuen eski irakaslea izatea?

-Eskiatzea maite dudalako, baita irakastea ere.

Gustatzen zaizu irakaslea izatea?

-Izugarri gustatzen zait.

Zer ikasi behar da eski irakaslea izateko?

-TP 1 eta 2 mailak (lehendabiziko maila klaseak emateko eta bigarren maila perfekzionatzeko).

Zer toki gustatzen zaizu gehiago eskiatzeko, Argentina ala Izaba?

-Biak, toki bakoitzak bere xarma duelako. Dena den, Argentinako pistak handiagoak eta luzeagoak dira eta zuhaitz gehiago dituzte.

Eskiatzean zu ere erortzen al zara?

-Bai, ni ere askotan erortzen naiz.

Izan al duzu lesioren bat eskiatzen?

-Ez, inoiz ere ez.

Zein da zure lanbidetik gehien gustatzen zaizuna? Eta gutxien?

-Aldapak jeistea da gehien gustatzen zaidana. Hego haizeak gogor jotzen duenean ez zait eskiatzea batere gustatzen.

Izan al duzu noizbait arazoren bat ikasle batekin?

-Ez, denek beti egin didate kasu.

Zure ikasleren batek mina hartu du?

-Bai, mutil bat erori zen eta belaunean mina hartu zuen, baina ez zen larria izan.

Gustura egon al zara gurekin?

-Bai, oso gustura egon naiz zuekin, oso zintzoak eta jatorrak zaretelako.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902