Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Cartas a la Dirección

Bakoitzari berea

Estitxu Elduaien Uranga, Azpeitiko Udaleko Ogasun Batzordeburua - 2016(e)ko otsailaren 19a, ostirala - 06:12etan eguneratua

Albiste ona da, inondik ere Udalak Foru Ogasunetik 147.000 euro jasotzea. Albiste ona, inondik ere, baina ez zerutik eroritakoa, ez eta gutxiago ere, beraz, ez gaitezen nahastu.

Hasteko, diru hori, azpeitiarren dirua da izatez, inork ez digu ezer oparitu. Foru Aldundiak diru hori jasotzen du urtean zehar azpeitiarrei eta gipuzkoar guztiei kobratutako zergen bidez, eta urte amaieran, berez dagokionaren araberako kontuak likidatzen ditu. Alegia, urtea hasieran aurreikusi baino diru gehiago biltzen badu, udalei bueltatu egiten die eta gutxiago jaso badu, udalek ordaindu egin behar diote bueltan. Beraz, Diputazioak itzuli egiten digu gure dirua.

Bigarrenik, orain likidatu dena 2015eko zergaldia da, eta zergaldi hori Martin Garitanoren Foru Gobernuak ezarritako zerga politikaren araberakoa izan da. EAJk oposiziotik hainbatetan kritikatutako zerga politikaren emaitza dira 147.000 euroak, zerga politika eta kudeaketa eraginkor horrek ekarritako ordaina. Beraz, eta egungo Ogasun Diputatu Jabier Larrañagaren kudeatzeko gaitasuna zalantzan jarri gabe, emaitza honekin ezer gutxi du hark zerikusia. Onartu diezaiogun bakoitzari bere meritua, eta bestela galdetu bizkaitar edo arabarrei.

Eta horiek esanda, Aitor Gorrotxategik diru hori inbertitzeko egindako proposamenei esan, lehentasun asko dituztela azpeitiarrek, eta hain justu lehentasun horiek ezagutu eta asetzeko herritarrekin elkarlanean aritu garela eta ari garela udal gobernuko kideok;bai aurreko legegintzaldian eta baita oraingoan ere, 2016ko aurrekontuak barne. Guretzat lehentasuna pertsonek dute, herritarrek, eta haien beharrak asetzea da gure proiektu nagusia. Adinekoekin ari gara aztertzen beraientzako nolako parkeak edo ariketa fisikorako guneak egin, eta Soreasurekin berdin;ez dadila obsesio bihurtu, oraintxe abiatu baitugu herriko kultur taldeekin hausnarketa prozesua, gune hori nola garatu denon artean eztabaidatu eta erabakitzeko.

Beraz, ez gaitezen aparretan ito. Norberak ondo egindako lana goraipatzea zilegi da, baina besteen merituarekin norbere burua airatzea ez. Aurreko legegintzaldiko kudeaketa onari esker izango ditugu 147.000 euro gehiago azpeitiarrok, eta kudeaketa on horri jarraiki, herriak eta azpeitiarrek behar dituzten proiektuak eta egitasmoak martxan jartzea da gure eginbeharra. Horretarako konpromisoa hartzen dugu, eta bide horretan indarrak batzeko eskatzen diogu Azpeitiko EAJri: Foru Aldundian duten fedea eta dituzten kontaktuak kontuan hartuta, une honetan haiek hala erabakita gure herrian ditugun korapiloak askatzen egin dezagun ahalegina, besteak beste Urolako autobusak Donostiako geltokira eta Amara gerturatzen, Urrestillarako bidegorriaren proiektua berreskuratzen eta Lasaoko bidegorri pasagunea egiten.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902