Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Ahozkotasunaren festa, ikastaro eta hitzaldiz beterik

Ahoz aho jaialdia Tolosan eta Ordizian egingo da eta 20 gonbidatuk hartuko dute parte

Marta Esnaola Iker Azurmendi - 2016(e)ko otsailaren 19a, ostirala - 06:13etan eguneratua

Jaialdiaren antolatzaile eta partehartzaileak, atzo, Donostian.

Jaialdiaren antolatzaile eta partehartzaileak, atzo, Donostian.

Galería Noticia

Jaialdiaren antolatzaile eta partehartzaileak, atzo, Donostian.

donostia- Ahoz Aho, ahozkotasunaren urteroko hitzordua iristear dago eta, berriro ere, horrekin batera, hainbat hitzaldi eta ikastaro antolatuko dituzte Tolosan eta Ordizian, Hilaren 26tik martxoaren 19ra bitartean, egitarau zabala eskainiko dute bi herrietan, ahozkotasunaz eta istorio berriez gozatzeko aukera emango dutelarik.

Jarduera eta pertsona ezberdinek osatuko dute jaialdiaren edizio hau eta guztira 20 gonbidatu izango dira, hiru laurdenak euskaldunak. Lehenengo egunean Ahoz Ahoko hitzordurik garrantzitsuenetako bat izango da Tolosan, Pep Bruno narratzaileak hitzaldi bat emango baitu. “Bereziki interesgarriak izango dira herrialde ezberdinetako kontalariak batera arituko diren momentuak”, azaldu zuen atzo Joxemari Carrere narratzaileak eta Idoia Sanchez euskalduna eta Maryan Jdira Mahamdi marokoarra martxoaren 11n Tolosako Haur Liburutegian batera arituko direla azaldu zuen. Bestalde, María Buenadicha (Kanariak uharteak) eta Bonai Capote (Ekuatore Ginea) kontalariek eskainiko dituzten bi hitzorduak nabarmendu zituen: martxoaren 16an Tolosan izango dira eta hurrengo egunean, Ordizian.

Hala ere, beste hainbat hitzaldi interesgarri egongo direla gogorarazi zuen Mai Gorostiaga Intujai Teatro konpainiako arduradunak. Adibidez, magiarekin erlazionatutako ikuskizun bat egongo da Diego Calavia, Jon Zabal eta Asier Kidam magoekin Ordiziako Plaza Nagusian, martxoaren 12an. Bestalde, Ixabel Agirresarobe bi herritean izango da 15ean. “Berrikuntzan saiatzen naiz eta nire hitzorduetan, omenaldia egin nahi diet ahozkotasuna naturalki erabiltzen dutenei”, esan zuen, eta bere kontakizuna haur eta helduentzat direla azpimarratu zuen.

Bestalde, bi ikastaro egingo dira. Lehenengoa, El repertorio izenekoa, narratzaileei zuzenduta dago eta Pep Brunok eskainiko du datorren asteburuan. Bigarrena Beatriz Egizabalena izango da eta Ordiziako ikastetxeetan egingo da.

Gainera, aurten ere ez da faltako Ipuinen Ahozko Narrazio Lehiaketa. “Edonork parte har dezake eta gainera, elkarpuntu ona dela uste dugu”, azaldu zuen Gorostiagak.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902