Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Santoñara irteera antolatu du Arkamurkak

Aitor Leizaren eskutik botanika eta ornitologia gaiak landuko dituzte natura zaleek igande honetako irteeran

2016(e)ko otsailaren 18a, osteguna - 06:10etan eguneratua

zarautz- Zarauzko Arkamurka Natura Elkarteak hainbat jarduera interesgarri antolatzen jarrai-tzen du eta oraingoan naturari lotutako irteera eta hitzaldi bana antolatu dituzte datozen egunetarako, eta botanika, ornitologia eta hegaztiak izango dira bi jarduera horietako gai nagusiak. Beraz, naturaren maitaleek izango dute zer eginik asteburuan nahiz hurrengo astean.

Hasteko, igande honetan, otsailaren 21ean, Santoñara antolatu dute irteera. Hala, bisitara joaten direnek Aitor Leizaren eskutik orkideak, dunetako landareak eta hegaztiak ikusi ahal izango dituzte egunean zehar. Irteeraren helburuetako bat izango da garai honetan loratzen den orkidea mota bat ikustea, nahiz eta bestela ere Santoñara joateko sasoi paregabea izan bai hegazti zein dunetako beste landarediaz goza-tzeko. Beraz, eguna bi ataletan sailkatzeko asmoa du Arkamurkak;goiz aldea botanikari eskainiko zaio, eta arratsaldea, berriz, ornitologiari.

Elkartzeko gunea Zarauzko Arkamurkak duen lokalean bertan izango da (Santa Marina kalea, 2), baina irteera norberaren kotxeak erabiliz egingo denez, irteera puntura autoekin azaltzea komeni da. Bazkaria ere norberaren kontu joango da. Donostia aldetik datozenekin, 8.10ean elkartuko dira Arroako peajean eta irteerako denak berriro kotxeak elkartrukatzeko 8.15 ean Itziarko peajean bilduko dira. Irteera honi buruzko informazio zehatzagoa nahi duenak Aitor Leizari berari idatz diezaioke aleiza1@hotmail.com helbidera idatzita.

hitzaldia, asteartean Bestalde, datorren asteartean, otsailaren 23an, Emilio Salvatierrak hitzaldia eskainiko du arratsaldeko 20.15ean Arkamurkaren lokalean. Pajareando por Argentina y los alrededores da hitzaldiaren izenburua eta gazteleraz eskainiko du hitzaldia. Salvatierra Hego Ameriketan izan da hiru hilabetetan zehar, eta hitzaldi honetan bidaia horretan ikusitakoa azalduko du, argazkiak erakutsiko ditu eta jendeari sortuko zaizkion galderak ere erantzungo ditu. Batez ere, Argentina inguruan ibili omen da, nahiz eta Txile eta Bolivia herrialdeetan ere izan den bidaian zehar. Txoriez gain, beste animalien inguruan ere ikusi eta ikasi duena erakusteko prest dago. Beraz, natura zale ororentzat aukera paregabea izango da hitzaldi interesgarri honetara hurbiltzea. - A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902