Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Haur eta helduentzat antzerkia Villabonan

Bihar ‘Eskutitzak’ lana taularatuko dute eta igandean umeek ‘Aladdin’ ikuskizunaz gozatuko dute

2016(e)ko otsailaren 18a, osteguna - 06:10etan eguneratua

Villabona- Antzerkia jaun eta jabe izango da asteburu honetan Villabonako Gurea antzokian, izan ere bihar helduentzat Eskutitzak lana izango da, 22.30ean, eta igandean haurrek Aladdin ikuskizunaz goza-tzeko aukera izango dute, 17.00etatik aurrera.

Izar Films eta Itzel Antzerkiaren eskutik iritsiko da bihar Eskutitzak antzezlana. Izaskun Arandia zuzendari duen lana da, baina gidoia berak eta Itziar Eliasek elkarlanean osatu dute. Hain zuzen ere, azken honen aiton-amonen arteko maitasun istorioan, zehatzago esanda elkarri ida-tzitako gutunetan, oinarritzen da eta 1936ko testuinguruan kokatzen da. Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketetan aurkeztu zuen iaz Itziar Eliasek azken hiru urteetan landu zuen antzezlana. Sarrerek zortzi euro balioko dute eta leihatilan eros ahal izango dira.

Igandean, haurren txandaTeatro Gorakada taldeak eskainiko du igandean Aladdin antzezlana, haurren-tzat. Alex Diazek zuzentzen duen istorio honen baitan, Aladdinek pertsonai misteriotsu bat ezagutu eta aberats bihurtzeko aukera izango du, pertsonaiari kobazulo sorgindu batean dagoen olio lanpara zaharra lortzen laguntzen badio.

Eriz Alberdi, Reyes Moleres, Javi Tirado aktoreek parte hartzen dute eta txotxongiloak ere izango dira. Sarrerak salgai izango dira leihatilan igandean bertan bost euroren truke. - M.S.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902