Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Pasaiak gobernu programarik ez duela salatu du

EH Bilduk legegintzaldiko lehenengo 300 egunen laburpena banatuko du etxez etxe egun hauetan

2016(e)ko otsailaren 18a, osteguna - 06:10etan eguneratua

Pasaia- EH Bildu udal taldeak Pasaiako gobernuaren lehenengo 300 egunen azterketa egin du eta beraientzat esanguratsuak diren erabakiak laburtzen dituen liburuxka bat banatuko dute.

“300 egun igaro dira PSE-EEk eta EAJk gobernua osatu zutenetik eta oraindik ez dute legegintzaldirako programarik aurkeztu eta beraz ez dakigu zein pauso emango dituzten”, salatu zuten atzo egindako agerraldian.

Bestalde, Gobernu horrek hartutako lehenengo erabakia politikarien soldatak %131 igotzea izan zela gogoratu dute. Protokolo gastuak ere %282 handitu dira. Hau guztia, enplegu planetarako partida, %85 murriztu duten bitartean.

Gainera, La Herrerarako erabakiak Pasaiatik kanpo hartzen ari direla salatu zuten eta aurreko legealdiak landutako ordenazioa baztertuta gelditu dela ziurtatu zuten.

Azkenik, sei hilabetean hondakinen errefusaren atala bikoiztu dela jakinarazi zuten. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902