Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Lehen Hezkuntzako 2 eta 3 zikloko ikasleak arangoiti ikastola

“Ondo dago adin desberdinetako taldeetan egotea, asko ikasten da”

Adin desberdinetako ikasle-taldeetan lan egitearen inguruko galdeketa prestatu diegu LHko 2 eta 3 zikloko ikasleei. Hemen euren erantzunak

Arangoiti Ikastolako 8-12 urteko ikasleak - Jueves, 18 de Febrero de 2016 - Actualizado a las 06:06h

Adin desberdinetako ikasleak elkarlanean aritzen dira.

Adin desberdinetako ikasleak elkarlanean aritzen dira.

Galería Noticia

Adin desberdinetako ikasleak elkarlanean aritzen dira.

irunberri- Arangoiti Ikastolako atetik sartu bi urte bete berri, ama eta aitari agur esan eta irakasleak hartu gintuen goxo-goxo. Gauzak ez ziren errazak izan gelakideekin, batzuk bazekiten non zeuden jostailuak, margoak... Eta hori gutxi balitz jolastokira atera eta gu lau edo sei aldiz ziren beste neska-mutilekin ibili behar, beldurtzen ginen. Hori bai, denek zekiten gure izenak eta erortzen baginen ere eskua luzatzen ziguten altxatzen laguntzeko. Ondoren, behin eta berriz joan izan ginen herrira, irteeretara eta hainbat ekintzetara haien eskutik. Orain azkeneko urteetan gaude eta guk ematen diogu eskua Anderri, Maiddaleni, Katixari, Juneri... Irakasleek ere gelako lanetarako elkartzen gaituzte gelako hainbat lan egiteko eta gehienetan ongi ateratzen dira lan horiek. Talde heterogeneotan lanean ari garela esan digute. Guretzat Arangoiti Ikastolan ikasten ari gara, horrela egiten dugu.

Zer pentsatzen duzue talde heterogeneotan lan egiteaz? Gustuko al duzue? Zergatik?

-Ondo dagoela adin ezberdineko umeak elkarrekin egotea. Txikiei erakusten, zuk ere ikasten duzu eta zu baino handiago direnak zuri irakasten dizute. Horrez gain, beste ikaskideak lagundu eta haien pentsaera ezagutu dezakezu. Gustuko dugu, elkarri lagunduz gure ikaskide jator eta langileak ezagu-tzen ditugulako. Bakarkako lanean ere aritzen gara eta orduan etekin handia ateratzen diogu.

Zuen ustez, zergatik egiten dugu lan Arangoiti Ikastolan horrela?

-Hasteko, jende gutxi gaude eta ikastola txikia da, ezin gara banatu adin bakoitza gela batean, kurtsoka. Baliabideen ondorioz, handiek txikiak laguntzen dute, hauek handitu arte. Bestalde, talde heterogeneoen bitartez harreman desberdinak sortzeko, gure artean hobeto ezagutzeko, elkar-laguntza sustatzeko eta denak batera ekintzak egiteko.

Zein dira horrelako lan taldeetan aritzearen alde onak? Eta txarrak?

-Lan asko daude taldeetan egiten ditugunak… Adibide bezala hartzen badugu ikasgelan egiten dugun Hizkun-tzetako Astekaria edo irratia, esango genuke ikasten dugula azalpenak ematen, lanak banatzen, ondoren ordenagailuz testuak pasatzen, informazioa antolatzen eta argitaratzen… Lan hauetarako elkarri laguntzea ezinbestekoa da. Ardura egindako lan-taldeetan izaten da, batzuetan ez gara ados jartzen, eta batzuk ez dituzte bere lanak betetzen, testuak egiten;lehia eta ezinegona sortzen da eta hori ez da atsegina.

Azaldu, adin desberdinetako haurrekin zaudetenean, nola sentitzen zarete?

-Zaila da azaltzen… Guztiekin berdin, zeren guztiak ezberdinak gara eta gustura gaude guztiekin. Batzuetan, heldua sentitzen zara ardura handia izaten duzulako. Beste adinekoekin ongi, baina zenbait gauzetan egia da adin berekoekin hobe sentitzen zarela.

Talde heterogeneoetan... handia ala txikia?

-Bi paperak izatea aberatsa da gauza berriak ikasten ditugulako. Txikiarena erraza da esaten dizutena bete egin behar delako, laguntzen dizute hori egiten eta kitto. Handiarena berriz zailago iruditzen zaigu nahiz eta hainbat erraztasun izan gauzak aukera-tzeko.

Irakasleek berdin jokatzen al dute nagusiekin zein txikiekin taldeetan?

-Ez! Argi eta garbi dago. Nahiz eta gela berdinetan egon eta batzuetan lan berdina egin handiei eskatzen diete gehiago. Adibidez, txikiek testu edo ardura errazagoak izaten dituzte, gutxiago eskatzen diezue eta nagusiei gehiago.

Ikastolan, berdinak ala desberdinak zarete? Zertan?

-Desberdinak gara, norbera den bezalakoa delako, bakoitzak bere pentsamenduak dituelako eta gustuak ere desberdinak dituelako.

Talde heterogeneoetan lan egin izango ez bazenute nolako harremana izango zenuke ikastolako beste haurrekin?

-Harreman gutxiago izango genuke. Ez ginateke elkarren artean hain ongi ezagutuko, gutxiago egongo ginen gure artean. Txikia zarenean, handiak ikusten dituzu ikastolako nagusienak, hori bai, denek zekinten zure izena eta hurbiltzen ziren. Irteeretan, babestuta sentitzen zinen.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902