Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
osasuna

Gripearen eragin tasa 100.000 biztanleko 346 kasura jaitsi da EAEn

0 eta 4 urte arteko adingabeen artean ere islatu da beherakada hori

EP - Jueves, 18 de Febrero de 2016 - Actualizado a las 12:53h

Un termómetro indicando fiebre alta en una niña con gripe.

Un termómetro indicando fiebre alta en una niña con gripe. (OSKAR MONTERO)

Galería Noticia

Un termómetro indicando fiebre alta en una niña con gripe.

BILBO. Gripearen jarduera beherabidean hasi da Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), eta, aldaketarik gabeko eta kasu kopuru egonkorreko bi asteren ondoren, 100.000 biztanleko 346,3 kasura arte jaitsi da eragin tasa 2015eko seigarren astean.

Mediku Jagoleen Sareak eskainitako datuen arabera, 0 eta 4 urte arteko adingabeen artean ere islatu da beherakada hori, nabarmen islatu ere;izan ere, horien artean biziagoa da gripearen jarduera, birusak zirkulazio handia dela medio. Adin talde horretan, 100.000 biztanleko 1.494 kasuraino jaitsi da eragin tasa, aurreko asteko 2.151,8 kasuko tasaren aldean.

Era berean, eta bigarren astez jarraian, behera egin dute gripearen sindromeagatiko kontsultak Osakidetzaren lehen mailako arretan, bilakaera desberdina izan den arren lurralde historiko bakoitzean. Lehen mailako arreta sarean, guztira, 5.500 kontsulta egin dira.

Horrenbestez, azken asteotako joerari eta erregistratutako beherakadari erreparatuz gero, gripearen jarduerak beherabidea hasi da, iazko aldian behatutako eragin tasetara iritsi gabe gainera (500 kasu baino gehiago 100.000 biztanleko). Egindako azterketa mikrobiologikoek baieztatu dute A motako birusaren isolamenduak direla oraindik ere nagusi.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902