Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
EHUn

Andeetan izandako hegazkin istripuan Gustavo Zerbino ezbeharren kudeaketaz mintzatuko da

"La gestión de la adversidad" izenburuko hitzaldia eskainiko du ostiralean arratsaldeko 16:00etan

EP - 2016(e)ko otsailaren 18a, osteguna - 12:27etan eguneratua

DONOSTIA. Andeetan 1972an gertatu zen hegazkin istripuan bizirik atera zen Gustavo Zerbinok "La gestión de la adversidad" (Ezbeharraren kudeaketa) izenburuko hitzaldia eskainiko du ostiralean, otsailaren 19an, arratsaldeko 16:00etan, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Gradu Aretoan, Donostian. Sarrera irekia izango da eserleku guztiak bete arte, EHUk jakinarazi duenez.

Ekonomia eta Administrazio Zuzendaritzan lizentziatua, Cibeles S.A. enpresako zuzendaria, Merck Sharp &Dohme enpresako ordezkaria eta Cámara de Especialidades Farmacéuticas de Uruguay erakundeko lehendakaria da Gustavo Zerbino.

Ezbehar, lidergo eta motibazioaren inguruan hitzaldiak ematen ditu unibertsitateetan eta enpresetan, Latinoamerikan, AEBeta eta Europan. 1972an Andeetan izan zen hegazkin istripuan bizirik irten zen, bere rugby taldeko kide batzuekin batera, eta bere bizipenen eta arrakastaren berri ematen du hitzaldietan.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902