Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Kamerarik gabe

Orain neskak

Maddalen Iriarte - Jueves, 18 de Febrero de 2016 - Actualizado a las 06:10h

hogei urte dira Tanttaka antzerki taldeak El florido pensil antzerki obra taularatu zuela, izen berarekin Andres Sopeña idazle espainiarrak 1994. urtean kaleratutako liburuan oinarriturik.

Florido pensil zer den asmatzea ez da erraza: “pensil”, “colgante”, zintzilika dagoena omen da, batez ere lorategiei atxikita, eta “Babiloniako lorategi zintzilikatuei” Nabukodonosor II erregeak egin arazi zituenei egiten omen die erreferentzia. Espainiako ereserkiaren letran ageri da: “fuiste de glorias florido pensil, hoy reverdecen a un impulso juvenil”. Esaldia kolpe batean ulertu duenak badu meriturik!

Espainiako eskola nazionalkatolikoaren kronika da: inposizioan, zigorrean, dogmatismoan oinarritutako eskolarena, kritikarik onartzen ez zuen eskola, euskararekin eta gaztelania ez ziren beste hizkuntzekin zigortzailea izan zena, ulertzen ez zen irakaskuntzaren kontakizuna, Florido Pensil kolpe batean ulertzen ez den bezala. Ez zuen inporta.

Garai hartako mutilek eskolan bizi izan zituztenak kontatu zizkigun Tanttakak duela 20 urte eta orain nesken bertsioa dakar. Andreen kasuan ere hezkuntza zentzugabea, zigortzailea, baina gainera euren etorkizuna ama, etxeko-andre, eta gizon baten menpeko izatera bideratutakoa zela gehitu behar zaio;beraz, mutilen kasuan esandako guztiari, menpekotasuna. Historia triste eta ikaragarri bat, gaur egun oraindik ere ondoriok dituena nahiz eta antzerkira joanez gero ironiak eta umoreak lagunduko digun irensten gehiegikeria hura.

Zenbat sufritu zuten orduko mutilek eta orduko neskek.

Pentsatzen jarrita, esanguratsua iruditu zait era berean 20 urte pasa direla Tanttakak nesken eskolaren gehiegikeriak ezagutzera eman diezazkigun. Orduan zen ezberdina eskola eta oraindik ez gara berdinak, ez baitugu lortzen erraz ikusgarri egitea emakumeei gertatu zitzaiena, emakumeoi egunero gertatzen zaiguna. Garran-tzitsua da emakumeon historia ere ikusgarri egitea, hainbatek egindako borrokaren garrantziaz jabetzeko. Eskergarria da, Tanttaka!


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902