Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Bilboko Azkuna Zentroan

Soleá Morentek "Tendrá que haber un camino" diskoa aurkeztuko du ostiralean Bilbon

EP - Jueves, 18 de Febrero de 2016 - Actualizado a las 17:20h

Soleá Morente abeslariak "Tendrá que haber un camino" izenburuko bere lehenbiziko diskoa aurkeztuko du ostiralean, otsailaren 19an, Bilboko Azkuna Zentroan 21:00etatik aurrera emango duen kontzertuan, zentro bilbotarrak jakinarazi duenez.

BILBO. Los Planetas, Lagartija Nick, Lori Meyers eta Pájaro Jack taldeekin, Estrella ahizpa zaharrarekin, José Enrique neba txikiarekin eta Aurora amarekin lankidetzan aritu ondoren, eta Enrique bere aitaren "oinordetza neurrigabea hartuta", Soleá Morenteren unea iritsi da orain.

Horrela, "Tendrá que haber un camino" zuzeneko aurkezpena da debuta baino gehiago. Diskoan "bere lekuaren bila dabil eta aurkitu egin du, beretarrak inguruan izanda". "Ez da elkartzeen diskoa, harremanena baizik. Gonbidatuen zerrenda arrazoi artistikoei adina begiratzen die bizitza arrazoiei, guztiekin baitu lotura egileak, odolez edo adiskidetasunez", azaldu dute.

Aurreko guztiekin erkatuta izaera desberdina duen artista da Soleá Morente. Orain arte, rocka eta flamenkoa nahastu dituzten musikariek rockean edo flamenkoan zuten abiaburua, baina Soleá "bidegurutzean jaioa" da artista gisa.

Kontzerturako sarreraren prezioa 12 euro da (10 euro Az txartelarekin). Soleá Morenterekin (ahotsa eta gitarra), Antonio Arias (baxua), Floren Muñoz (gitarra), Edu Spin (gitarra flamenkoa), Mafo (bateria), JJ Machuca (teklatua) eta Miguel Martin (gitarra) izango dira taula gainean.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902