Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
uztailaren 7an, 8an eta 9an Kobetamendin

Belako, Nodozurdo, Hidrogenesse eta Triángulo del amor bizarro taldeak, Bilbao BBK Live jaialdian

Belako talde bizkaitarra berriro ere izango da jaialdian Hamen azken lana aurkezteko

D.D. - 2016(e)ko otsailaren 18a, osteguna - 12:14etan eguneratua

el grupo Belako en un concierto que ofreció en el Kafe Antzokia el pasado 27 de noviembre en el marco de la celebración de su vigésimo aniversario

Belako taldeak azaroan Bilboko Antzokian eskainitako kontzertuan (Jose Mari Martínez)

Galería Noticia

el grupo Belako en un concierto que ofreció en el Kafe Antzokia el pasado 27 de noviembre en el marco de la celebración de su vigésimo aniversario

Belako talde bizkaitarra berriro ere izango da jaialdian Hamen azken lana aurkezteko

BILBAO. Bilbao BBK Live jaialdiak beste zortzi talde gehitu dizkio aurtengo kartelari. Belako, Nudozurdo, Hidrogenesse, Triángulo del Amor Bizarro, Rural Zombies, Green Class, Yelow Big Machine eta Begiz Begi taldeek uztailaren 7an, 8an eta 9an Kobetamendin joko dutela baieztatu dute.

Belako laukote bizkaitarra, "2014ko errebelazio taldea" hautatu zutena, jaialdian izango da berriro ere. Hamen izeneko azken lana aurkeztuko dute, punk-rock eta new wave estiloak eta erritmo elektronikoak mantentzen dituen lana. Nudozurdo talde madrildarrak egungo zuzeneko onenetariko bat eskaintzen du. Nabarmentzekoa da rock eta post-punk doinuen eta Leo Martos frontmanaren aparteko ahotsaren arteko konbinazioa.

Triángulo de Amor Bizarrok dagoeneko lau disko merkaturatu ditu eta estatuko musika independentearen erreferente garrantzitsua da. Argitaratu berri duen Salve discordialanainterpretatuko du Bilbon. Hidrogenesse taldeak elektronika disko onenaren saria irabazi zuen 2012an. Hogei urteko ibilbidea daukan Bartzelonako bikote honen abestietan pop eta elektronika doinuek bat egiten dute, eta hitzak, askotan, ironikoak izan ohi dira. 

Rural Zombies Zestoatik datorren taldea da, eta bere lehenengo lana aurkeztuko du: Bat. Lan horren bidez elektronika eta gitarra joaldiak bateragaitzak ez direla erakusten dute. Green Classmadrildarrek taldearen izen bera duen lehenengo EPa aurkeztuko dute, B.R.M.C, Kasabian eta Oasis taldeen doinuak gogora ekartzen dituena. Yellow Big Machine-ek Bilboko garai industrialetara eramaten gaitu, talde honen bereizgarria den distortsioarekin, riffamaigabeekin eta ezinezkoak diren melodiekin. Azkenik, Banden Lehia irabazi duen Baionako Begiz Begi taldea ere batu zaio jaialdiaren kartelari.

SARRERAK

Bonuaren eskaintza: 110 € + 6 € gastuak (eskaintza otsailaren 16ra arte egongo da, 16a barne) 120 € + 6 € gastuak (eskaintza otsailaren 16ra arte egongo da, 16a barne)


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902