Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Aitziber Estonba Zarauzko sexu aholkularitza guneko sexologoa

“Sexua ez dugu osasun bezala hartzen, baina gure osasun mentalaren eta fisikoaren zati bat da”

Harremanak enpresako Aitziber Estonbak gidatzen du Zarauzko sexu aholkularitza gunea 2013tik, eta oraindik gizarteratze lan handia egin behar dela dio

Ane Roteta - 2016(e)ko otsailaren 17a, asteazkena - 06:14etan eguneratua

Aitziber Estonba

Galería Noticia

Aitziber Estonba

zarautz- Zer nolako harrera izan du zerbitzuak hiru urte hauetan?

-Balorazio oso ona egingo nuke, baina lana egin behar da gizarteratze lanean. Sexologiaz asko kostatzen da hitz egitea, eta oraindik pentsatzen dugu zerbait kontsultatzen duen pertsonak arazoak edo zailtasunak dituela, eta denok ditugu arazoak edo zailtasunak. Kontua da batzuk konpondu nahi dutela eta beste ba-tzuk ez direla ausartzen konpontzera. Ikuspegi horretatik gizarteratze lan handia egin behar da, baina pozik gaude, batez ere, adina zabaldu delako, eta gazteez ez ezik, aurrez aurreko zerbitzua jende helduaren artean asko zabaldu zelako. Orain kontsulta kopuru hori mantentzea edo igotzea izango da erronka.

Zer zerbitzu eskaintzen duzue?

-Argi utzi behar da aholkularitza zerbitzua dela. Jendeak terapia aholkularitzarekin nahastu dezake. Gai potolo batzuei ezin diegu aurre egin, baina kontsulta bat baino gehiago eskaini dezakegu. Eta mezu bidez hitz egitean ere, batzuetan lau mezutik gora izaten dira;hau da, elkarrizketa bat sortzen da. Baina ezin du terapia sakon bat izan, aholkularitza da. Gaiari dagokionez, ez dugu bakarrik sexuaz hitz egiten. Egia da kontsulta asko gai erotikoan egiten direla, eta kontsultak daudenean ez du zertan esan nahi zailtasunik dagoenik, askotan kontsultak besterik ez dira. Eta zailtasuna edo arazoa ekidin daiteke profesional batekin hitz egitean eta hori izango litzateke egokiena. Bestalde, gaiak uste baino anitzagoak izan daitezke: orientazio sexuala, ligea, harremanak, menopausia...

Eta zerk kezkatzen du jendea oro har?

-Arlo erotikoak kezkatzen du, baina gazteen artean antisorkuntza eta ernalketa dira gehien kezkatzen duten gaiak, eta gaztetxoetan, berriz, lehenengo aldia. Baina, geroz eta gehiago jasotzen ditugu autoestima kontuak, zeloak, nola kudeatu gure harremanak... Jende helduaren artean ere badaude gai horiek baina gehiago esango nuke bikote gaia, eta hor sartuko nituzke arlo erotikoa, harremanen kudeaketa, banaketak, trabak...Adinak gora egiten duen heinean gehiago lantzen da bikotearen kudeaketa, eta gaztetan badaude gai horiek baina gehiago lehenengo aldia eta horrelakoak.

Zer profil etortzen da gehienbat?

-Gazteak asko dira, baina posta elektronikoz edo sare sozialen bidez kontsultatzen dute. Aurrez aurreko kontsultetan jende heldua da nagusi, 25 urtetik gora gutxi gorabehera. 2014-2015 ikasturtean momentu batean gazteen eta helduen kontsultak parekatu egin ziren, baina gazteek gehiago izaten jarraitzen dute.

Uste duzu etortzen den jendeari baliogarri egiten zaiola zerbitzua?

-Bai, jendea izugarrizko lasaitasunarekin ateratzen da hemendik. Jendea bere barneko kezkarekin dator, uste du hori berari bakarrik gerta-tzen zaiola, eta asko lasaitzen ditu soilik esatea: “Lasai, ez zara bakarra”. Gero, pauta batzuk ematen dizkiet, eta “eskerrik asko” letra larriz esaten didate. Oso baliogarri egiten da, jendeak jakingo balu zer lasai ateratzen den jendea hemendik... Azken finean, sexua ez dugu osasun bezala hartzen, baina gure sexualitatea gure zati bat da, osasun mentalaren eta fisikoaren zati bat.

Sexuak tabu izaten jarraitzen du?

-Bai, zalantzarik gabe. Alde batetik, kontsulta kopurua daukagu, kon-tsultatzeko gauzak denok ditugulako. Bestetik, sexualitate ereduarena dago: kantitatea, postura… Ez nago horien kontra, baina kontsumoaren sexualitatean gaude, eta hori sar-tzen digute buruan, hau probatu beharra dut, sentitu beharra dut… Dena beharretik doa, eta ez dugu planteatzen zer sexualitate eredu dugun eta ez gara jabetzen eredu horrek nola kaltetzen dituen gure bizipenak, eta jabetzen ez garenez, uste dugu ez dugula ezer kontsulta-tzeko. Bestalde, gizonezkoen artean kontsulta guztiak posta elektronikoz edo sare sozialen bidez dira, eta eskoletako tailerretara joaten naizenean beste jarrera bat dute.

Bestalde, gizarteratze lan horretan ‘Erlo’ telebistan ‘Sexkulari’ saioa ere egiten duzue.

-Bai, hilabetean edo hilabete eta erdian behin emititzen dugu. Duela aste batzuk orientazio sexualari buruzko saioa estreinatu genuen, eta orain drogak eta sexuari buruzko 11. atala prestatzen nabil.

Zein da zuekin harremanetan jar-tzeko bidea?

-Asteartetan egoten gara bulegoan (Zuberoa kalea, 22) 17.00etatik 21.00etara, eta bestela sexuaholkularitza@gmail.com helbidera ala Facebookera idatzita (Zarauzko Sexu Aholkularitza Gunea).

Gipuzkoatzen

Gipuzkoako txokorik kuttunena. Aiako Harria, oso barnean dudan leku bat da.

Paisaia idiliko bat. Jaizkibeleko Kapeluta izeneko kala bat.

Mendi bat. Aizkorri.

Hondartza bat. Hendaiako Bi Ahizpak.

Festa edo ospakizun bat. Uztailak 6, San Ferminetako txupinazoaren eguna, oso berezia da niretzat. Iruñean ikasi nuen eta egun horretan oso gauza polit bat hasi zen. Egun hori berezia da nire bikotea Iruñearekin eta txupinazoarekin lotzen dudalako.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902