Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Goierriko 7 Orduen behin-behineko egitaraua aurkeztu dute

Apirilaren 16an egingo dute, 17.00etatik 0.00etara, Ordiziako Beti-Alai pilotalekuan

2016(e)ko otsailaren 17a, asteazkena - 06:14etan eguneratua

ordizia- Emaneurre taldeak Goierriko 7 Orduak kirol ikuskizunaren bigarren edizioaren behin-behineko egitaraua aurkeztu du. Apirilaren 16an egingo dute, 17.00etatik 0.00etara, Ordiziako Beti-Alai pilotalekuan. 120 kirolari inguruk parte hartuko dute.

Hasteko, Goierriko herriek mendi lasterketa batean parte hartuko dute. Talde bakoitza lau kidez osatua egongo da eta taldearen denbora lauen denboren batuketa izango da. Oraingoz, bederatzi herrik eman dute izena: Altzaga, Arama, Beasain, Idiazabal, Lazkao, Ordizia, Ormaiztegi, Segura eta Zegama.

Arraunlariak ere egongo dira. Ergometroan egingo dute estropada saioa. Mutiletan, iazko Kontxako ohorezko tandan parte hartu zutenek parte hartuko dute: Orio, Urdaibai, Kaiku eta Hondarribiak. Nesketan, Orio, San Juan, Hibaika eta Zarautz-Getaria taldeek parte hartuko dute.

Gainera, Irati Astondoa aizkolaria marka bat jartzen saiatuko da, lau kick boxing-sanda borroka egongo dira, eskalada lasterketa egingo dute (hamabi metroko horma nork azkarrago igo), kross fit lehia egongo da, bizikleta simuladore batean belodromoetan egiten dituzten probak egingo dituzte eta korrikako eliminazio proba eta free style(motorrarekin jauziak eta akrobaziak) ikuskizuna egongo dira. Korrikako eliminazio probari dagokionez, hamar korrikalari federatuk 150 metroko zirkuituan korrika egingo dute. Helmugatik azkena pasatzen dena eliminatua izango da.

Kirolaz gain, dantzarien eta bertsolarien saioak egongo dira. Eta ikuskizunaren ondoren, erromeria egingo dute. Ekitaldi guztiak erabat lotu bezain laister, Emaneurre taldekoek behin-betiko egitarauaren berri emango dute. - A.Z.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902