Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
oñati

FCC enpresarekin sortutako arazoari irtenbidea emateko beste kudeaketa eredu bat proposatu du EAJ-PNVk

  • Jeltzaleek, baldintza plegu zorrotz batekin, zerbitzua berriz ere lehiaketa publikora ateratzea proposatu dute, gobernuak kalitate irizpide teknikoak behar bezala betetzen direla ziurtatu eta exijitu ahal izateko
  • EAJ-PNVren udal taldeak irtenbide onen alde egiten du egungo langileak ez kaltetzeko, beren lanpostu eta eskubideak arriskuan baitaude sortu den arazoagatik

n.g. - 2016(e)ko otsailaren 17a, asteazkena - 12:25etan eguneratua

OÑATI. Oñatiko EAJ-PNVren udal taldeak prentsa ohar batean adierazi duenez, jeltzaleek gobernuaren planteamenduarekiko ezberdina den kudeaketa eredu berri bat proposatu dute, kale garbiketa zerbitzuaz arduratzen den FCC enpresarekin sortu diren arazoei irtenbidea emateko.

EAJ-PNVk dioenez, arazo hau Udal Gobernuak hartu duen erabaki politiko baten ondorioa da, izan ere, gobernuak, zerbitzu honen kudeaketa bere gain hartuko baitu urriaren 1etik aurrera eta horretarako, 10 udal langile berri kontratatuko ditu lehiaketa publiko bitartez. Hori dela eta, egun udaletxerako lan egiten duten FCC enpresako langileek beren lanpostua galduko dute udalak aterako dituen lanpostuetako azterketak eta sarrera probak gainditu ezean.

Jeltzaleek aditzera eman dute, egungo langileek, lanpostu berrien eskakizunak gainditzeko zailtasun handiak izango dituztela, besteak beste, eskatutako formazio, eskola-graduatu, euskara mailara moldatzeko eta azterketa gainditu ahal izateko prestakuntzarako ia astirik ez dutelako. Horregatik, EAJ-PNVk, kudeaketa proposamen honen alde egiten du arazoari irtenbidea emateko, beti lerrokatu delako langileen alde eta kasu honetan, beraiek direlako kaltetuenak.

Miren Elgarresta bozeramaile jeltzaleak azaldu du berak eta bere taldeak garbiketa zerbitzu hau, baldintza plegu zorrotz baten baitan, berriro ere lehiaketa publikora ateratzeko proposamena egiten dutela. Modu honetan, udal gobernuak zorroztasunez exijitu ahal izango dio enpresa esleipendunari kalitate irizpide hoberenak betetzeko eta bere langileen lan baldintzak hoberenak bermatzeko. Eredu berri honek kudeaketa arau zehatzak ezartzen ditu eta langile guztien jarraipena ahalbidetzen du, bakoitzari dagokion hitzarmen edota antzinatasuna babestuz, beste hainbat zerbitzuren kontratazioekin egiten den bezala.

"Zerbitzuen esleipen publiko orok kontratuaren exekuzioaren jarraipen zehatza egitea ahalbidetzen du, lan baldintzei, baldintza teknikoei eta kalitate irizpideei dagokienean eta, kasu honetan, baita diziplina araubidearen aplikazioari dagokionean ere" azaldu du Elgarrestak. "Hortaz, jarraipena behar bezala egiten bada, ez dago inolako arazorik kanpoko zerbitzuak kontratatzeko. Jarraipen hau zorroztasunez egiten ez denean sortzen dira arazoak, eta enpresa esleipendunari prebentziozko neurriak edo neurri diziplinatuak ezarri behar zaizkio" gehitu du.

Beraz, EAJ-PNVk, defendatzen duen proposamenaren bitartez, langileek beren lanpostua mantentzeaz gain eta giza ikuspuntu batetik egungo arazoari konponbidea emateaz gain, kalitatezko garbiketa zerbitzu publiko eraginkorra bermatuko litzateke, kontratatu den zerbitzuaren exekuzioari jarraipen zorrotza eginez.



COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902