Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Cartas a la Dirección

Gure kultura, ez

beni agirre - 2016(e)ko otsailaren 17a, asteazkena - 06:13etan eguneratua

Informazioaren zurrunbiloan, ia oharkabean pasa da ahalmen ezberdineko bi erakundeen artean jokatu den lehia. Alde batetik, Espainiarren Estatua;eta bestetik, Ipar Euskal Herriko Liga eta Euskadiko Pilota Federazioa. Norgehiagoka honetan, GRAVNI (Gipuzkoa, Errioxa, Araba, Bizkaia, Nafarroa, Iparraldea) pilota torneoa Iparraldeko pilotariek joka ez dezaten Espainiako Federazioak egindako presioa.

Europar Batasuna estatuek eraiki omen dute;eremu osoan pertsonen joan-etorri librea bultzatzeko, europarren berdintasuna sustatzeko, kultur aniztasuna lantzeko, bizikidetasunaren zubiak eraikitzeko eta abar. Polita ipuina.

Errealitatea, ordea, bestelakoa da. Bidasoa sekula muga-marra izan ez dugun herri bakarraren bi aldetako euskaldunoi, elkarbizitza oztopatzen digute. Bidasoako zubi horretatik gu igaro gaitezke, gure kultura, ez.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902