Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Ikuskizun “globala eta berezia” eskainiko du Alos Quartetek

Hari laukoteak ‘Garden’ diskoa aurkeztuko du hilaren 25ean Victoria Eugenian egingo duen kontzertuan

2016(e)ko otsailaren 17a, asteazkena - 06:14etan eguneratua

Francisco Herrero eta Xabier Zeberio, atzo, Donostian.

Francisco Herrero eta Xabier Zeberio, atzo, Donostian. (Ruben Plaza)

Galería Noticia

Francisco Herrero eta Xabier Zeberio, atzo, Donostian.

donostia- “Materiaren parte txikiena molekulak dira, baina bertan dago funts guztia”, esan zuen atzo Miguel Martín Donostia Kulturako Musika programatzaileak. Metafora hori erabili zuen hari laukoteak deskribatzeko, egon daiteken formazio txikienetarikoa baita. Horregatik, Alos Quartet laukotearen lana azpimarratu zuen, hilaren 25ean Victoria Eugenian bere azken lana aurkeztuko baitute, talde txikia izan arren, diziplinen arteko elkarrizketa oso presente daukate eta. Xabier Zeberiok (nyckelharpa, biolina), Francisco Herrerok (biolina), Lorena Nuñezek (biola) eta Pello Ramirezek (txeloa) osatutako taldeak Garden izeneko euren hirugarren diskoa aurkeztuko du 20.00etan hasiko den hitzordu honetan. Disko berriko abestiak aurkezteaz gain, aurreko lanetako kantu batzuk ere eskainiko dituzte, honela, taldearen ibilbidea erakutsiz, antzoki donostiarrean eskainiko duten euren lehenengo kon-tzertuan.

“Ikuskizun globala izango da, eta oso berezia;guretzat festa moduko bat izango dela esan daiteke”, azpimarratu zuen Zeberiok. Gainera, hitzordu bakarra izango dela adierazi zuen. Izan ere, hainbat gonbidatu izango dituzte Victoria Eugenia antzokian. “Oreka TX bertan izango da;duela pare bat urte proiektu batean elkar topatu genuen eta orain berriro eurekin lan egin nahi izan dugu”, adierazi zuen Zeberiok. Bestalde, Eñaut Elorrieta abeslaria ere bertan izango da, disko berriko abesti batean parte hartu baitu, Harkaitz Canok ida-tzitako testua abestuz. “Gainera, Aukeran dantza taldeko partaideak ere oholtza gainean izango dira eta baita Ivan Alzate baxu-jotzailea ere”, gehitu zuen.

Garden diskoak dantzaren estetika lantzen duela azaldu zuen Zeberiok, beraz, Aukeranekin lan egitea “naturala” da kasu honetan. “Pieza tradizionalak badaude, baina baita garaikedeagoak ere”, adierazi zuen, horrela atmosfera eta erritmo ezberdinak jantzi dituztelarik. Arin arinetik tangora, fandangotik vals eztietara eta doinu lasaietatik erritmo indartsuetara jauzi egiten dute eta entzulea mundu magiko batean murgiltzen saiatu dira hamahiru konposizioetan zehar.

Nabarmendu zuenez, lehen aldiz elkartuko dira guztiak kontzertu batean, eta oraingoz ez dute horrelako festa gehiago antolatu. Jada sarrerak salgai daude antzokiko leihatiletan eta Donostia Kulturaren web orrialdean 12 euroren truke. - M. Esnaola


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902