Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Euskara, bestela ez gara zikloa hasiko da bihar

Ikus-entzunezkoak eta solasaldiak izango dira datozen lau asteazkenetan

2016(e)ko otsailaren 16a, asteartea - 11:26etan eguneratua

Zumaia. Urtero bezala, ziklo berezia antolatu du Zumaiako Udaleko Euskara Zerbitzuak, eta aurten hitzaldien ordez ikus- entzunezkoak emango dituzte, ondoren solasaldi bat eginez. Aurtengo helburua saioetan parte-hartzea bultzatzea da. Saio guztiak 18.30ean izango dira, Zumaiako Alondegiko Oxford aretoan.

Lehenbizikoa bihar izango da eta Euskara Jendea dokumental sortako seigarren atala emango dute, Mundua osatzen izenekoa. Juan Carlos Etxegoien Xamar arituko da lana aurkezten eta solasaldian azalpenak ematen. Otsailaren 24an Lutxo Egia etorriko da Transitoak performancearen ingurukoak azaltzera. Aurrez, Ertzak programako atal bat emango da: Euskaraz badakigu, zergatik ez gara bizi euskaraz? Hirugarrena martxoaren 2an izango da eta Iñigo Asensiok Euskara munduan dokumentala aurkeztuko du. Amaitzeko, martxoaren 9an, Beltzean mintzo aurkeztuko du Txema Abarrategik. A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902