Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Dantza-Astea antolatu dute Errenterian

Atzo hasi eta igandean Kukai konpainiaren ‘Oskara’ ikuskizun berriarekin amaituko da egitaraua

2016(e)ko otsailaren 16a, asteartea - 06:13etan eguneratua

Errenteria- Kukai Dantza Konpainiak, Errenteriako Udalarekin batera, Dantza-Astea antolatu du, dantza sentsibilizazio proiektuaren baitan. Aste osoan ekitaldiak egongo dira eta ekimen hau igandean amaituko da Kukai taldeak Oskara, bere ikuskizun berria, Niessen kulturgunean 19.00etan taularatzen duenean. Auditorioak 284 eserleku ditu eta dagoeneko 200 sarreratik gora saldu direla azaldu dute Kultura sailatik.

Egitaraua atzo bertan hasi zen. Kukai dantza taldeko kideek goizean entsegu ireki bat eskaini zioten Gizarte Zerbitzuarekin elkarlanean aritu den emakume atzerritar talde bati. Ostegunean AEK euskaltegiko ikasleekin bi topaketa antolatu dituzte, bata 10.00etan eta bestea 18.00etan. Ostiralean, berriz, 12.00etan, Kolorearekin talde artistikoarekin elkarlanean, entsegu irekia egingo du Kukaik.

Egun berean, baina 19.30ean Gipuzkoan lehen aldiz estreinatuko daJotamentala dokumentala. Aurreko astean Bilbon estreinatu zuten dokumentala eta aste honetan Niessengo auditoriora helduko da. Aiko taldearekin elkarlanean antolatu dute estreinaldia, eta “jotari, erabateko dantzari, omenaldia eskaintzen dion dokumentala” dela azaldu dute ekimen honetako bultzatzaileek.

Larunbatean familien txanda izango da. Dantza familian ikastaroa egingo dute OarsoIrriak egitasmoko taldearekin batera. 11.00etan, Martxel Rodriguezek, Oskara ikuskizuneko dantzariak, tailerra eskainiko du. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902