Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Bilboko Udaleko Kultura Sailak

XVII. Miguel de Unamuno Saiakera Lehiaketarako deia zabaldu da

Edozein nazionalitateko saiakeragileei zabaldutako sarirako jatorrizko lanak jasotzeko epea apirilaren 29an, amaituko da.

Modalitate bakoitzak, euskarazkoak eta gaztelaniazkoak, 6.000 euro banatuko ditu.

2016(e)ko otsailaren 16a, asteartea - 13:34etan eguneratua

Lehiaketa urtero antolatzen da 1999az geroztik, Bizkaiko hiriburuan jaiotako idazle eta filosofoaren oroimenez. Lehiaketa honek 6.000 euroko diru-sari bana ematen du bi modalitateetan (gaztelaniaz eta euskaraz).

Partaidetza, Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetako batean aurkezten dituzten edozein nazionalitatetako saiakeragileei dago zabalik. Lehiarako lanak, gai librekoak, argitaratu gabeak eta aurretiaz saririk jaso gabeak izango dira eta 100 folioko luzera izango dute gutxienez.

Jatorrizko lanak jasotzeko epea apirilaren 29an amaituko da. Lanak paperezko euskarrian Udalera bidali daitezke edo baita www.bilbao.eus/premiounamuno eta www.bilbao.eus/unamunosaria Udaleko webguneko helbideetara ere. Gune horietan sariketaren oinarri osoak ere kontsulta daitezke.

Iazko edizioan Encarna Alonso Valero irakaslea izan zen irabazlea gaztelaniazko kategorian, “Mujeres en vanguardia. Escritoras y artistas en la España de preguerra” lanarekin. Euskarazko kategorian irabazlea Estatu Batuetan bizi den Joseba Gabilondo idazlea izan zen, “Globalizazioak eta erdi aro berria: diferentzien itzuleraz” lanarengatik. Miguel de Unamuno Saiakera Lehiaketaren azken edizio horretara 76 lan aurkeztu ziren, 69 gaztelaniaz eta 7 euskaraz.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902