Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
"Eroski Super"

Eroskik %17 igo zituen iaz on line salmentak Euskadin

Eroskiren on line salmentak %17 igo ziren joan den urtean Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), proposamen multikanal berrituaren bultzadarekin.

EP - 2016(e)ko otsailaren 16a, asteartea - 13:21etan eguneratua

Eroski super

Galería Noticia

Eroski super

Joan den urte bukaeran, on line eskaerak jasotzeko bost puntu ireki zituen kooperatibak Bizkaian, eta orain, sakelekoetarako eta tabletetarako aplikazio berri bat atera du, asteko erosketa linean eta 15 minutuan egiteko balio duena, aplikazioa probatu duten lehenengo erabiltzaileek egiaztatu dutenaren arabera.

BILBO. Horrela, "Eroski Super" aplikazio berria aterata, kooperatibaren lineako supermerkatuaren Internet bidezko salmentak indartuko dira; gaur egun, sei milioi baino gehiago bisita izaten ditu urtero. Lehen urte honetan, espero dute sakelekoetarako eta tabletetarako aplikazio berriaren bitartez saltzen dena on line salmenten %10 baino gehiago izatea.

"Eroski Super app berriarekin, bezeroak era erosoan egin ahalko du erosketa bere sakelekotik edo tabletatik, edonoiz eta edonon, erosketa egiteko orduan aplikaziotik atera beharrik izan gabe. Aplikazio berria eta lasterra da, oso ikusgarria eta intuitiboa, eta kontsumitzaileei denbora eta dirua optimizatzeko balioko die, eskaintza pertsonalei esker", esan du Mari Mar Escrige Eroskiko merkataritza elektronikoko zuzendariak.

Aplikazioa prest dago, dagoeneko, Android eta iOS sistemetarako, euskaraz, gaztelaniaz, katalanez, galizieraz, ingelesez eta alemanez. Doan deskargatzen da, eta, haren bidez, ordenagailuko, sakelako eta tabletako datuak sinkroniza daitezke. Eskaerei dagokienez, hiru aste lehenago ere egin daitezke, eta hartzeko momentuan prestatzen dira; hartara, janariak fresko-fresko egongo dira.

"On line bezeroen %75ek janari freskoa erosten dute Internetez. Bezeroaren arretarako zerbitzua oso ongi ikusten dute, baita erosketak hartzeko momentua ere, ordua zuzen betetzen delako", esan du Escrigek.

"NIRE GOGOKOAK"

Eroskiren on line aplikazio berriari esker, "Nire gogokoak" erabilita, ohi baino lasterrago egin ahalko dira erosketak;atal horretan, bezeroak batera ikusiko ditu Eroskiren edozein denda fisikotan zein on line supermerkatuan azken hiru hilabeteetan erosi dituen produktu guztiak.

Halaber, aplikazio berriarekin, produktuen barra kodea eskaneatuta egin daiteke erosketa, eta zuzenean erosketa zerrendan sartu. Gainera, aldaketak egin daitezke eginda dauden eskarietan, dela produkturen bat gehitu edo eskaria emateko eguna edo ordua aldatzea. Joan den urtean, Eroskik on line supermerkatuaren zerbitzua zabaldu zuen EAE osora.

On line erosketak egiteko aplikazio berriaz gain, Eroskik aldi berean estreinatu du Eroski app, on line supermerkatuko aplikazioarekin konektatuta dagoen aplikazioa. Horrela, beste kanal bat ireki du bere komunitateko 2,7 milioi Bezero Bazkideekin etengabe komunikatuta egoteko. Besteren artean, haren funtzioa da ohiko dendako eskaintzak kontsultatzea, erosketen zerrenda egitea edo erabiltzailea dagoen lekuko EROSKI dendarik hurbilena aurkitzea.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902