Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
ingurumena

Klima aldaketaren aurkako berezko estrategia izango du Donostiak

EFE - 2016(e)ko otsailaren 15a, astelehena - 16:36etan eguneratua

DONOSTIA. Donostiako Udalak ingurumen-estrategia bat osatuko du aurten epe luzera aldaketa klimatikoari aurre egiteko. Horrela, airearen kalitatea, ura, bioaniztasuna, energia kontsumoa, mugikortasuna eta zaborra bezalako gaietan helburuak finkatuko ditu.

Ingurumen zinegotziak, Alfonso Gurpegui sozialistak, prentsaurreko batean azaldu duenez, 2016an zehar Udalak eztabaida bizia sustatuko du Klima 2050 dokumentua egiteko, hurrengo hamarkadetarako hiriak finkatzen dituen erronkak bilduko dituena.

Gurpeguik adierazi duenez, udalak parte hartze handia sortzeko asmoa du Klima 2015aren ardatzak zehazterako orduan. Ez du erakunde publikoen, unibertsitateen edo ikerketa zentroen parte hartzea soilik bilatzen, baizik eta kultura, artea edo komunikazioari lotutako sektoreena ere, besteak beste.

Horretaz gain, gizarte babesik handiena eta indar politiko guztien adostasuna lortu nahi du, eta PSE-EEko zinegotziak esan duenez, estrategia hau hiriaren ingurumenaren aldeko legatu moduko bat izango da bere Kultur Hiriburutasunaren urtean.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902