Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Iaz liztor asiarraren 40 habi kendu ziren Errenterian

EUROPA PRESS - 2016(e)ko otsailaren 15a, astelehena - 15:28etan eguneratua

DONOSTIA. Errenteriako Udalak adierazi duenez, iaz liztor asiarraren 40 habi kendu ziren herrian eta 523 liztor erregina harrapatu ziren, hainbat lekutan jarritako tranpei esker.

Udalak, liztor asiarrari aurre egiteko berezko baliabide eta tresnak dituena, apirila inguruan liztor erreginak berriz ere habiak eraikitzen hasi zirela esan du prentsa ohar batean.

Alde batetik, oinarrizkoak, txikiak eta leku estalietan azaltzen direnak. Bestetik, sekundarioak, zuhaitzetan eta basoetan eraikitakoak, eta tamaina handikoak izan daitezkeenak.

Udalak herritarren laguntza eskatu du, inork liztor hauen habiaren bat aurkituko balu, udaltzaingoa jakinaren gainean jartzeko eta horrela liztor erreginak harrapatu eta zikloa moztekoa.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902