Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
maiatzaren 19tik 22ra

Leioako XVII. Umore Azokak 51 talde aukeratu ditu

EP - 2016(e)ko otsailaren 15a, astelehena - 10:54etan eguneratua

Galería Noticia

Leioako Umore Azokak inoiz baino eskaera gehiago jaso ditu 17. ediziorako, 424 guztira, eta proposamen guztiak ikusi eta aztertu ostean, 51 konpainia hautatu ditu udalerri bizkaitarreko kale artisten azokako zuzendaritza artistikoak maiatzaren 19tik 22ra egingo den hitzordurako.

BILBO. Euskal Herrikoak dira 20, Espainiako Estatukoak 19 eta beste herrialde batzuetakoak 12, eta beren lanik berrienak aurkezten izango dira guztiak Leioako kaleetan.

Antolakuntzak nabarmendu du euskal taldeek Leioako plazaren alde apustu egiten jarraitzen dutela, eta antzerki, dantza eta zirko ikuskizun berrienak aurkeztuko dituztela bertan. Gainera, haietako asko erabateko estreinaldiak izango dira.

Zehazki, Leioan izango diren euskal taldeak dira Ana Capilla, Bapatean, Cía. Laura Cobo, Deabru Beltzak, Laglo Zirkodantza&Compañía, Larrua, Malas Compañías, Markeliñe, Matxalen Bilbao, Nui Danza, Organik, Plataforma Tirante Teatro y Danza, Philo&Jole, Sainete Compañía, Suhar Prest, Tio Teronen Semeak, Trapu Zaharra, Twisting The Balance, Zanguango Teatro eta La Banda.

Atzerriko taldeei dagokionez, Frantziako konpainiek sekula baino leku handiagoa izango dute. Zortzi talde izango dira guztira, eta horien artean aski ezagunak batzuk, kale arteetan ibilbide luzea duen Le Golous taldea, kasu.

Halaber, Espainiako Estatutik etorriko direnen artean bada berrikuntzarik. Horrela, Andaluziatik bost zirko konpainia arituko dira Umore Azokan, eta Kataluniako taldeek ere jarraitzen dute azoka erreferentzialtzat hartzen, zortzi talde izango baitira guztira.

Aurrerago eskainiko ditugu ikuskizun bakoitzaren gaineko xehetasunak eta nobedadeak. Bien bitartean, XVII. Umore Azokan parte hartuko duten taldeen zerrenda duzue eskuragarri hemen: https://goo.gl/U8voh


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902