Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia 2016k 'Komisario Berriak' programa aurkeztu du komisariotza berriak sustatzeko

EUROPA PRESS - 2016(e)ko otsailaren 15a, astelehena - 15:20etan eguneratua

Donostia 2016 presenta el programa 'Komisario Berriak'para impulsar nuevos comisariados.

Donostia 2016 presenta el programa 'Komisario Berriak'para impulsar nuevos comisariados. (Ainara García)

Galería Noticia

Donostia 2016 presenta el programa 'Komisario Berriak'para impulsar nuevos comisariados.

DONOSTIA. Donostia 2016 Fundazioak 'Komisario Berriak' proiektua aurkeztu du, testuinguru euskaldunean komisariotza bultzatzeko eta praktika honetan langile berriak sortu eta bermatzeko. Proiektua Artium, Azkuna Zentroa, Tabakalera eta Montehermosoren lankidetzarekin egingo da. Deialdia astelehen honetatik martxoaren 31ra bitartean egongo da irekita.

Pablo Berastegui Donostia 2016ko zuzendaria, Ane Rodríguez Tabakalerako kultura zuzendaria, Daniel Castillejo Artiumeko zuzendaria, Lourdes Fernández Azkuna Zentroko zuzendaria eta Aimar Arriola proiektuaren koordinatzailea izan dira ekimena aurkezten Donostian gaur goizean.

Bertan azaldu dutenez, 'Ahotsen itsasargia' "hizkuntza / arte-hizkuntza / transmisioa / itzulpena / aniztasuna" ardatzei eskainita dagoen Donostiako 2016ko programaren eremua da.

Astelehen honetan zabaldutako deialdiarekin, komisariotzaren jardunean interesa agertzen duten hamar pertsona hautatuko dira gehienez ere, taldean egingo diren bi proiekturen garapenean parte hartzeko. Abenduan Bilboko Azkuna Zentroan aurkeztuko dira eta 2017ko lehen hiruhilabetekoan Gasteizko Artiumen, Donostiako 2016ko esparruaren barruan.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902