Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Ostiralean inauguratu zuten elkargune izango den lasaoko herri etxea

Zestoako eta Azpeitiko Udalek elkarlanean egokitu dute eraikin berria

150.000 euro inguruko inbertsioa egin dute bi udalek, eta kultur etxe eta bilgune izango da lasaotarrentzat

Ane Roteta - Domingo, 14 de Febrero de 2016 - Actualizado a las 06:15h

Auzo lokal berria kanpoaldetik.

Galería Noticia

Auzo lokal berria kanpoaldetik.

zestoa- Lasaotarrentzat horrenbeste urtetan ametsa izan dena dagoeneko errealitate bihurtu da Zestoako eta Azpeitiko Udalen elkarlanari esker. Zestoa eta Azpeitia bitartean kokatutako Lasao auzoko biztanleek orain arte ez dute elkar-tzeko lekurik izan, eta joan den ostiralean Lasaoko Herri Etxea inauguratu ondoren, aurrerantzean elkargune bat izango dute Lasaoko 140 biztanle inguruk.

Ostiraleko inaugurazio ekitaldian izan ziren Mari Jose Azkue, Lasaoko auzo alkatea, Eneko Etxeberria, Azpeitiko alkatea, eta Josetxo Mendizabal, Zestoako alkatea. Udal ordezkariez gain, hainbat eta hainbat auzotar bildu ziren ekitaldian, heldu nahiz gazte, eta auzoko haurrek eman zioten hasiera inaugurazioari aurreskuarekin. Ondoren, Haritz Garmendia azpeitiarrak eta Iban Altuna getariarrak bertsoz eman zioten ongi-etorria eraikin berriari eta trikitilariek ere, noski, ez zuten hutsik egin.

Lasaoko bizilagunek luzaroan egin duten eskaera izan da eta eskaera horri erantzunez, 2014ko irailean hitzartu zuten Azpeitiko eta Zestoako udalek auzo lokala eraikitzea. Baina obrak ez ziren nahi bezain pronto hasi, hori baino lehen saneamendu lanak egin behar izan ziren eta. Hala adierazi zuen Eneko Etxeberriak, Azpeitiko alkateak: “Ura agentziak baldintza batzuk jarri zituen, eta ondorioz, saneamendua egin behar izan dugu ura araztegira botatzeko. Horrek, noski, prozesua moteldu egin du”. Hala, 2015eko udaberrian hasi zituzten lanak eta Azpeitiko eta Zestoako Udalek, erdi bana, 150.000 euro inguruko inbertsioa egin dute. Bestalde, saneamendu lanetan 60.000 euroko inbertsioa egin dute baina ur par-tzuergoak hartu du gastu hori bere gain. Beraz, auzo lokal berria eraikitzeak 200.000 euro inguruko gastua izan du.

Azpiegiturei dagokienez, 100 metro karratu ditu eraikin prefabrikatuak eta lokala, biltegia, komuna, harraska, hozkailua eta barra daude auzo lokal berrian.

kultur etxe funtzioaMari Jose Azkue, Lasaoko auzo alkatea, oso gustura agertu zen, aurrerantzean lasaotarrek horrenbeste urtetan nahi izan duten biltoki bat izango dutelako. “Auzo lokala kultur etxe eta bilgune izatea da helburua. Azken finean, auzotarrak biltzeko leku bat izango da, eta kultur ekin-tzak eta kultur dinamika sortzeko asmoa dugu, kultur etxe moduko bat izanik. Hala, bilerak, ikastaroak, hi-tzaldiak eta abar antolatu ahal izango ditugu, baita gastronomiari lotutako ekitaldi puntual batzuk ere”, adierazi zuen Mari Jose Azkuek.

Eneko Etxeberriak, Azpeitiko alkateak, bere aldetik, lasaotarrentzat ere hitz batzuk izan zituen inaugurazio ekitaldian: “Guretzat Lasao ez da ahaztutako auzo bat, badakigu zer arazo dauden, eta Lasao herri bizi bat eta bizitzeko toki on bat izan dadin saiatuko gara, eta ziur nago pazientziarekin lortuko dugula”. Josetxo Mendizabalek, Zestoako alkateak, ere auzoekiko duen sentsibilitatea azaldu nahi izan zuen. “Ni neu ere auzo batekoa naiz eta egia da batzuetan kasu gutxi egiten digutela sentitzen dugula, baina orain aurrerapauso handia ari gara ematen”, adierazi zuen.

desio handiaLasaoko bizilagunek ere ez zuten une berezi hori galdu nahi izan eta Maria Angeles Errasti lasaotarra pozez zoratzen zegoen: “Urte askotan desiatzen ari ginen zerbait da eta argi dago horrelako gune bat behar genuela. Ziur nago auzotar guztiok aprobetxatuko dugula, eta batez ere, asko estimatuko dugula”. Lucia Segurola bizilagunak ere ez dauka zalantzarik. “Lau lagun elkartzen garenean askotan kalean egoten gara hotzez, eta orain behintzat badaukagu elkar-tzeko leku bat. Oso pozik eta oso gustura gaude”, jakinarazi zuen irrifarrea ahoan zuela. Eta aurreskua dan-tzatu zuten haur lasaotarren meritua ere azpimarratu nahi izan zuen.

Bizilagunek aspaldi egin zuten eskaera eta auzo alkatearen arabera, Lasao berpizteko aukera emango du eraikin berriak

Auzo alkateak ere argi dauka, lokal berria onuragarria izango dela eta auzoari berpizteko aukera emango diola uste du. Eta bizilagunen artean ilusioa behintzat ez da falta. Luzea izan da prozesua baina auzotarren aurpegiak ikusita ez dago inolako zalantzarik. Prozesu luzeak merezi izan du.

datuak

Hitzarmena. Azpeitiko eta Zestoako Udalek 2014ko irailean sinatu zuten Lasaoko Herri Etxea eraikitzeko hitzarmena.

Obrak. 2015eko udaberrian hasi ziren lanak, baina denboraldi batean obrak geldirik egon ziren, ura araztegira botatzeko saneamendua egin behar zelako. Inbertsioa. Eraikin prefabrikatuak eta ingurua atontzeak 150.000 euro inguruko gastua izan du eta Azpeitiko eta Zestoako Udalek ordaindu dute erdi bana. Saneamendu lanetan, berriz, 60.000 euroko inbertsioa egin du ur partzuergoak. Guztira, 200.000 euroko inbertsioa izan da.

Eraikinaren ezaugarriak. 100 metro karratu inguru ditu eraikinak. Lokala, biltegia, komuna, harraska, hozkailua eta barra daude.

Kudeaketa. Obraren esleipena Azpeitiko Udalak egin zuen, baina auzo lokalaren kudeaketaz Zestoako Udala arduratuko da.

zifra

140

Biztanle bizi dira Lasaon, Azpeitia eta Zestoa bitartean dagoen auzoan, eta erabiltzaile kopuru horrek gozatu ahal izango du eraikin berriaz.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902