Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Andik eta emendik

2016’ko Garizuma

Txomin Garmendia - Domingo, 14 de Febrero de 2016 - Actualizado a las 06:15h

Txomin Garmendia

Galería Noticia

Txomin Garmendia

Otsaillaren amargarrenean genduan Austar Eguna, “Autsa zerata auts biurtuko”, apaizak esan oi ziguna;

era berean Garizuma da

ortik aurrera deguna,

garai bateko Garizumaren

antzik batere ez duna.


Erromeri-pestak bukatzen ziran

sarri bijili ta barau,

otoitzerako artu ere bai,

ainbeste egun eta gau;

bulda ta Pazko bete bearrak,

bazidaren naiko arau,

agoztuaren antzekoa da

oraingo Garizuma au.


Buldak paper batzuek izan or

testamentuaren trazan,

apaiz etxera joanda noski

diruz pagatu bear zan;

gaurko pentsaeraz lege ura

ain lege xelebrea zan,

bijili-barau geiago ziran

buldik artutzen ez bazan.

Ejerzizio edo mixioak

oi ziran astebeteko,

ongi-etorria mixiolariai

agintariak tarteko;

andik aurrera sermoi bikaiñak,

gu zai giñan entzuteko,

emen prestatu behar gendula

beste mundura joateko.

Azken gabeko zorion ori nola gendukan zeruan, pekatarian zigorra berriz or inpernutako suan;bulda kontuan elizak ere

pekaturikan bazuan, zeru-bideak zabaldutzeko diruak laguntzen zuan.

Adan da Ebaren pekatutikan

kondenatuak giñala,

zigor artatik gu libratzeko

Jesus gurutzean il zala;

zeruko santu eta santa asko

pekatariak zirala,

damutasunez aitortza egin

gaur zoriontsu dirala.

Amar agindu, baiña sermoiak

geienak seigarrenean,

pekatu bide aundia zala

garaia zatorrenean;

mozkorkeria eta biraua

zitula aldamenean,

lapurretik ez, eske joateko

premian giñadenean.

Mixiolaria pulpitotikan orruka izarditan blai, erdi lotan iñor bazegoan ark jarriko zuan ernai;mezarikan ez utsagiteko jai-egunak egiñez jai, ura geiegi izan ziteken baiña gaurkoa ere bai.


Pazkoazkoa egiteko noski txartela bear genduan, dotriña ikasi arren kezketan,

sarritan oi giñan juan;beti ez giñan apaiz-galderai

erantzuteko moduan, gaur dagoan askatasunik etzan izaten orduan.


Txartela artuta konpesioa

egin bear zan urruna,

esamiña egiten burua zan

berriz nekatzen genduna;

obeto izango genitun zentzu,

pakea ta osasuna, garai aietan izan bagendu gaurko erosotasuna.


Garai bateko baietz askori

eman diogu ezezko,

egia bai oitura asko gaur

jarri dirala legezko;

penitentzia egite ori len genduan bearrezko, gaur oporrak jarri zaizkugu

Garizumaren ordezko.


Garizumaren azken egunak

oi ziran itxurazkoak, tristura danak uxatutzeko genitun bearrezkoak;eliz-lan danak egin ondoren jan-eranak gogozkoak, era artako alaitasunik ez dute gaurko Pazkoak.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902