Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Gezur hezurretik

Birsortzeaz eta desagertzeaz

Aitzol Elizaran - Domingo, 14 de Febrero de 2016 - Actualizado a las 06:15h

Aitzol Elizaran

Galería Noticia

Aitzol Elizaran

Yanis Varoufakis-ek Europar Batasuna birfundatzeko ezkerreko koalizio bat osatzeko intentzioarekin ageri zitzaigun orain egun gutxi komunikabideetan. Aspaldian bere berri entzun gabe, eta kuriosoa egin zitzaidan berria. Greziak azkenaldian eman digun politikari polemikoenak, Tsipras-en baimenarekin noski, Europako agintarien hautsak harrotu zituen bere jarrerarekin, baina gero bere kargua utzi zuen hainbat arrazoi eta zurrumurru zirela medio.

Langileen Internazionalak etorri zaizkit burura segituan, hau enegarrena izango zelarik, eta Marx, Engels, Bakunin eta horrelakoen artean Varoufakis irudikatu dut, Europako ezkerraren gezi punta bailitzan. Horretarako urtebeteko bizarra utzi beharko luke, baina tira, modan omen dago. Ezkerreko koalizio horrek ere mugak non izango lituzkeen ere etorri zait, orain politikari guztien ahotan dabiltzan marra gorriak, pasaezinak, non egongo ote diren, edo beste era batera esanda, zein bai eta zein ez, edo nork kokatuko ote duen bere burua ezkerreko bandoan, eta nork eskuinekoan, edo zentroan, politikoki zuzenagoa baita, edo erosoagoa.

Ezkerreko koalizio horretan hainbat nazioetako kideak egongo direla suposa dezakegu, eta etxean gauzak adosteko arazoak egoten badira, nazio bakoitzaren kezka eta egoerak hain ezberdinak izanik, ez dut jakin ere egin nahi hainbeste bururen artean zenbat joera izan daitezkeen, baina nonbait oinarrizko kontzeptu ba-tzuen gainean egingo da lan. Sarkozyk ere aipatu zuen oinarri etiko batzuen gaineko kapitalismoaren birsortzea orain ez asko, bakoitzak berea nonbait.

Gauzak birsortzen ditugun bezala, desagertu ere egiten dira. Varoufakisek edo Sarkozyk, edo Merkel edo Renzi-k, kasu honetan berdin zait, begiratu beharko dute eztabaida ideologikotik haratago doazen azkenaldiko berri beldurgarrien zergatia. Adibidez, entzun berri dugu 10.000 ume errefuxiatu desagertu direla Europan azken hilabeteetan. Hamar mila. Pertsona bat desagertzea ez da oso ohikoa nire inguruan behintzat, baina 10.000 zifra beldurgarria iruditzen zait, sinesgaitza, gehiago lehenengo mundutzat dugun kontinente batean gertatuta.

Hamar mila pertsonen desagertzea Estatu Batuetako telebistako serie post-apokaliptikoetan ere tragedia litzateke, imajinatu geurean. 26.000 haur inguru etorri omen ziren Siriatik Europara iaz guraso edo pertsona helduren baten laguntzarik gabe, beldurgarria hau ere, gose, gerra eta abar atzean utzita, bakar bakarrik, eta heren bat baino gehiago desagertu da. Erdia gutxi gora behera Italian, mila bat Suedian..

Albiste honek aldiz trataera ezberdina izango luke Italia, Suedia edo Alemaniako haur bat Sirian galdu izan balitz, Salvar al soldado Ryan antzeko zerbait izango genuen bolo-bolo albistegietan. Baina bat ez, eta hamar mila.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902