Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
ene leiho hegitik

EAJ: Harrotasuna eta erronkak

Bingen. Zupiria - Domingo, 14 de Febrero de 2016 - Actualizado a las 06:15h

Laster 40 urte izango dira EAJ klandestinitateko zulotik atera zela. Legeztatu eta denbora gutxira, Batzar Nagusia egin zuen Iruñean, gaur bezala, hats hartu eta Espainian hastekoa zen demokraziaren bide berriari ekiteko. Harrezgero ibilbide oparoa egin dute jeltzaleek, bai alderdi bezala eta bai, herriaren etengabeko babesa bitarteko, herri erakundeen aitzindaritzan. Harro egon litezke bai Iruñeara historiaren soka luzea ekarri zuten Irujo, Ajuriaguerra eta enparauak, eta baita harrez gero, une ezberdinetan, alderdiaren buruzagitza izan duten Garaikoetxea, Arzalluz, Sudupe, Uzturre, Imaz, Urkullu edo Ortuzar. XIX. mendeko alderdiari jarraipen tinkoa eman diote, nork bere momentuan, eta Euskadik herri bezala izan duen garapenean jeltzaleek eta hauen herri agintariek -lehendakari, sailburu, diputatu nagusi, diputatu, alkate eta abarrek- egindako ekarpena hil ala bizikoa izan da gauden tokira ailegatzeko. Batzuen ustez urrunegira iritsi da Euskal Herria. Beste batzuen ustez, berriz, porrotaren irudia da. Baina ez batzuk eta ez besteek ez dute gehiago lortu. Bakoitzari berea. Etorkizunari begira, EAJk bi erronka nagusi ditu. Bata, beti egin duen bezala, herriari entzutea. Bestea, etxe barrukoa da. Erakundeetan eta politikan profesioa aurkitu duten askok indar handia dute alderdiaren izenean eta, aldiz, gutxi laguntzen diote alderdiari bere zereginetan. Horrek ito eta mudatu egin dezake EAJk berezkoa zuen izaera partehar-tzailea, talde berriak ageri diren sasoietan. Buruzagi berrien esku geratzen da erantzuna.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902