Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Ziritik

Ziritik Mozorrodunaren aurpegia

Xabier Euzkitze - Domingo, 14 de Febrero de 2016 - Actualizado a las 06:15h

sozialki edaten erakutsi digutenez, mozkorraldiak ere sozializazio horren baitan ulertzen ditugu. Ohikoa da, gainera, zenbait adinetan batez ere, bezperan harrapatutako aitzur itxuragabeaz harrotasun punttu batekin hitz egitea. Hordialdian autorik hartzen ez badu, inori kalterik egiten ez badio, harrapa bitza edonork nahi beste mozkorraldi. Hor konpon. Asko dira, ordea, zurrutaren eraginpean jokaera lotsa-emangarriak erakusten dituztenak, inolako motiborik gabe mutur-joka edo edonor iraintzen hasten direnak. Edo, jendaurrean hor nonbait disimulatu arren, etxera iritsitakoan petral eta oldarkor agertzen direnak. Ez dugu bizi zaharra halatsuko bat, gertuko batekin endemas. “Mozkortutakoan borrokarako joera izaten dut, barka”. Eta kitto, hor bukatzen dira festa-giro goxoa guztiz kakaztu zuen ergelaren azalpenak, beste mozkor baterantz daraman tragoa eskuan duela emanak. Ez, ez dute xemeinkorik balio halakoaren esanek, zepeldutakoan hain eskasa denak bere baitan darama eskastasun hori.

Ez garena izateko aukera ematen du inauteriak. Nik neuk ere izaterik izan ez dudanaren larruan sartu izan dut neure burua: futbol amerikarreko jokalari, pilotari, beltz, mairu, mediku eta, nola ez, emakume mozorrotu izan naiz. Zenbait orduz Xabierri ihes egiteko aukera eman dit horrek, hala uste izan dut behintzat.

Aurtengo inauteriek ere, tradizio zaharrekoek zein moda berrikoek, milaka eta milaka euskal herritar eraman dituzte eguneroko nortasunaz haragoko dimentsio batera, goizero, iratzargailuak jo orduko, ezinbestean jantzi behar izaten dugun “nor” horri ihes egiteko ahaleginean. Mozorroaren ezkutalekutik, eguneroko “ni” ofizial horrek ziur aski sekula egingo ez lukeena egin dute batzuek. Tolosan, Lantzen, Gasteizen...zenbait gizasemek eraso sexistak egin dituzte. Txantxoaren gotorlekutik, hiru neska iraindu eta umiliatu. Bigarren aurpegiaren babesean, lehena azaleratu dute. Mozorroak benetako aurpegia bistaratzen du batzuetan.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902