Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Hezkuntzari buruzko hitzaldi irekia izango da etzi Azpeitian

Adimen emozionalean aditua den Mar Romerak emango duen hitzaldia 19.00etan hasiko da, Sanagustinen

Sábado, 13 de Febrero de 2016 - Actualizado a las 06:16h

azpeitia- Iraurgi ikastetxeak interesa duten herritar guztien partaidetzari irekita egongo den Hezkuntzari buruzko hitzaldia antolatu du datorren astelehenerako (19.00etan) Sanagustin kulturgunean.

Pedagogian eta psikopedagogian lizentziatua, Adimen emozionalean aditua eta hainbat libururen idazlea den Mar Romerak eskainiko duen hitzaldi hori Heziketa XXI. Mendean, nolakoa? izenburupean burutuko da.

Iraurgi ikastetxetik jakinarazi dutenez, Mar Romerak “gaur egungo testuinguruan haurrak hezitzeko hainbat jarraibide edo aholku eskainiko ditu” astelehenean eskainiko duen hitzaldian.

Saioak ordu eta erdiko iraupena izango du eta herritar guztien partaidetzari irekita egongo bada ere, “bereziki, gurasoei eta Hezkuntza arloko profesionalei zuzenduta dago”.

Iraurgitik guraso guztiak animatzen dituzte hitzaldira gerturatzeko. - J.L.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902