Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Euskararen arnasguneak bilatuz

xabi aizpurua oikiarrak soziolinguistika klusterraren hausnartu saria lortu du master amaierako lanarekin

Ane Rotetaren erreportajea eta argazkia - 2016(e)ko otsailaren 12a, ostirala - 06:15etan eguneratua

Xabi Aizpurua Zarauzko Lanbroa kafetegian.

Xabi Aizpurua Zarauzko Lanbroa kafetegian.

Galería Noticia

Xabi Aizpurua Zarauzko Lanbroa kafetegian.

Xabi Aizpurua Ugarte (Oikia, 1982) hasiberria da soziolinguistikaren arloan, baina badirudi bide oparoa duela arlo horretan;izan ere, Soziolinguistika Klusterrak urtero banatzen dituen Hausnartu Euskal Soziolinguista Lehiaketaren lehen saria jaso berri du Euskararekiko pertzeptzio soziolinguistikoa nola landu udalerri euskaldunetako ikasleekin: hizkuntza ekologia eta arnasguneen ideia izeneko lanarekin. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntza Masterraren amaieran egin beharreko lanaren ondorio izan da saritutako ikerketa lana, eta master amaierako lana ez ezik, UEMAren hezkuntza proiektua ere Aizpuruaren lan horretan oinarrituta dago. “UEMAn lanean hasi nintzen garai horretan. Herri euskaldunetako normalizazio planetan lan egiten dugunez, hezkuntza proiektu bat egiteko asmoa zuten eta nik proiektu hau nuela kointziditu zuen”, azaltzen du Aizpuruak.

Zarautzen bizi den oikiarrak poz handiz jaso zuen Soziolinguistika Klusterraren saria, are gehiago soziolinguistikan eta hezkuntzan hasiberria denean. “Arlo horretan ibilbide luzeagoa duen jendeak nire lana interesgarria dela eta balio dezakeela esatea oso pozgarria da niretzat”, dio Aizpuruak irribarre batekin.

Lanaren abiapuntua masterreko irakasleek proposatutako gaietatik hartu zuen, eta gai horietako bat zen DBHko ikasleekin pertzepzio soziolinguistikoa lantzearena. Irakaslearen proposamena hizkuntza ekologiara bideratuta zegoen, eta Xabiri gai zabala iruditu zitzaionez, udalerri euskaldunetako ikasleak hartu zituen lagin gisa eta hizkun-tza ekologiari arnasguneen ideia gehitu zion. Hala, udalerri euskaldunetako ikastetxeetako irakasleei elkarrizketa sakonak eta galdetegiak egin, hortik ondorioak atera, eta ondorio horietatik abiatuta landu beharko litzatekeena azalduz proposamen bat egin du lanean.

Lidergo funtzioa

Ikerketa sakonaren ondoren ateratako ondorio batzuk hauek izan dira: ikastetxeetan soziolinguistikako gaiei tarte zabalago bat eman behar zaiela, eta testuliburutan datorren materiala ez dela nahikoa eta sakondu egin behar dela. Hala azaltzen du Aizpuruak: “Nahiz eta gazteak euskaraz bizi, azaldu egin behar zaie zein den euskararen ikuspuntu globala. Euskara hizkuntza gutxitu bat dela esan behar zaie eta pertzeptzio hori aberasten dugun neurrian, jarrerak aktibatzeko aukera izango da eta posible izango da lidergo funtzio hori bultzatzea”. Horretarako, noski, oso garrantzitsuak dira arnasguneak edo euskara nagusi diren eremu geografikoak, hau da, udalerri euskaldunak. Xabi Aizpuruak, beraz, argi dauka, arnasguneak “estrategikoak” dira eta “arnasguneetako herritarrek dute lidergo funtzioa normalizazio prozesu horretan”.

Oraindik egiteko asko dago, baina Aizpuruak eman dio bere hondar alea euskarari.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902