Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Zalduntxoak, Azkoitira itzultzeko prest

ZALDUNTXOETAN OINARRITUTAKO ARROPAK ESTREINATUKO DITUZTE | Apirilaren 2an ospatuko den umeen danborradan

Jabi Leonen erreportajea eta argazkia - 2016(e)ko otsailaren 12a, ostirala - 06:15etan eguneratua

Azkoitiko umeen danborradaren antolatzaile batzuk, Umore Ona elkartean atzo egindako aurkezpenean.

Azkoitiko umeen danborradaren antolatzaile batzuk, Umore Ona elkartean atzo egindako aurkezpenean.

Galería Noticia

Azkoitiko umeen danborradaren antolatzaile batzuk, Umore Ona elkartean atzo egindako aurkezpenean.

Iaz 250 urte bete ziren zalduntxo ezizenarekin ezagutzen diren lagunek Euskalerriaren Adiskideen Elkartea Azkoitian sortu zutenetik. Hala ere, zalduntxoak ez dira inoiz Urola Erdiko herritik aldendu eta aurrerantzean urtero egingo dute agerraldi bat Azkoitiko kaleetan zehar.

Izan ere, zalduntxoetan oinarritutako arropak estreinatuko dituzte apirilaren 2an erdiguneko kaleak zeharkatuko dituen aurtengo umeen danborradan.

Udaleko eta Umore Ona elkarteko ordezkariek atzoko aurkezpenean jakinarazi zutenez, Ane Larrañaga 25 urteko diseinatzaile azkoitiarrak prestatu ditu 60 neska-mutilentzako zalduntxoen trajeak (30 gorriak eta beste horrenbeste grisak) eta horiek aurtengo umeen danborradan (51. edizioa da 2016koa) ikusi ahalko dira.

Iaz, Anek berak pilotarietan oinarritutako trajeak (gorriak eta urdinak) diseinatu zituen Udalaren eta Umore Ona elkartearen enkarguz eta aurtengoan “umeen danborradan aterako diren lau konpainietako batentzako” zalduntxoenak prestatu ditu. Datorren urteari begira, Anek “abarkateruenak” diseinatzeko enkargua jaso du jada.

Beraz, poliki poliki, Azkoitiko danborradak herri-usaina hartzen ari da.

Edonola ere, aurtengoan parte hartu nahi duten 4 eta 13 urte bitarteko neska-mutikoek hilaren 15etik aurrera eman ahal izango dute izena beren ikastetxeetan (izena emateko epea bi astez egongo da irekita).

Horren ondoren, danborrada prestatzeko entseguak martxoaren 7an hasiko dira frontoian. Hortik aurrera astelehen, asteazken eta ostegunetan egingo dira, 19.00etatik 20.00etara bitartean, hain zuzen ere.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902