Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Atxulondori buruzko parte-hartze prozesua martxan da Zizurkilen

Liburutegi berriarekin zerbitzu honek Atxulondon okupatzen duen espazioa libratuko da epe motzean

2016(e)ko otsailaren 12a, ostirala - 06:15etan eguneratua

Zizurkil- Atxulondo kultur etxeari buruzko parte-hartze prozesua martxan da, izan ere hau da herrian dagoen kultur ekipaziorik zabalena eta liburutegi berriarekin zerbitzu honek Atxulondon okupatzen duen espazioa libratuko da epe motzean.

“Espazio hau nola edo zertarako erabili pentsatzen hasi ginenean, konturatu ginen galdera haratago luzatu behar zela. Nolabait, Atxulondo kultur etxearen eraikina bere osotasunean aztertu eta herrian dauden kultur beharrei ahalik eta ondoen erantzuteko moduan antolatu nahi dugu. Alegia, etorkizuneko Zizurkilgo Kultur Etxearen antolaketa da marraztu nahi duguna”, azaldu du Ion Ander Esnaola parte-hartze eta komunikazio zinegotziak.

Horretarako, parte-hartze prozesu honen helburua herriko kultur, kirol eta maila sozialean mugitzen diren taldeei galdetuz, Zizurkilgo kultur beharren argazkia ateratzea da. “Euren ekarpenekin, behar nagusiak ezagutu eta udal teknikari eta ordezkarien eskutan utziko ditugu, Atxulondo eraikina birmoldatzeko prozesuan kontutan hartu dezaten”, gehitu du Esnaolak.

Prozesua martxan da dagoeneko. Urtarrila eta otsailan zehar herriko taldeekin elkartu dira batzordekideak eta datorren martxoaren 1ean egingo den batzarrera gonbidatu dituzte. Tabernetan poston-tziak ere jarri dituzte ekarpenak egiteko. - M.S.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902