Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Gure aukera, eskola ereDugarria

hurbiltasunak, eleaniztasunak eta esperientziak bermatzen dute gure hezkuntza proiektuaren kalitatea

Testua eta irudiak Nize - 2016(e)ko otsailaren 12a, ostirala - 06:10etan eguneratua

Gure aukera, eskola ereDugarria.

Gure aukera, eskola ereDugarria.

Galería Noticia

Gure aukera, eskola ereDugarria.

Guk, gure hezkuntza proiektuan, D ereduan, erabat sinesten dugu. Urtez-urte hazten eta sendotzen ari den proiektua delako. Gure esperientzia luzea, eta bide luze horretan hasieratik oinarri izan ditugun baloreak direlako gure bermea: aniztasuna, elkartasuna, eleaniztasuna eta bikaintasuna;eta...beste asko ere, konfidantza, hurbiltasuna, kultura, prestakuntza...

Hori guztia adierazteko, gure marka D hizkia da nagusi, jaun eta jabe. D hizkiak identifikatzen duelako, egun, ezerk baino hobeto, zein den gure eskola, gure hezkun-tzaren eredua. Eta D hori ez da hizki soil bat. D eredua ongi identifikatzen duten hitzek osatzen dute gure marka berria. D ereduan errez aurkituko dituzuen hitzak: konfidantza, hurbiltasuna, umeak pozik, ikasle konpetenteak, eskola irekia, publikoa, kalitatezko hezkuntza. Gainera, D hizkia, gurea, irrifartsu dago, irribarre bat irudikatzen digu. Oztopo eta zailtasun guztien gainetik, gure ikasleek egunero ematen diguten irribarrea da hori. Gizartearen konfidantzak, matrikulazioaren hazkundeak eta euskaraz bizitzeak pizten digun irribarrea. Horregatik dugu lema berria: Eskola ereDugarria.

Aurten lehenengo aldiz Nafarroa osoan bermatuko da aurrematrikula egiteko aukera. Nizerentzat berri pozgarria da, horrenbeste urteko ibilbide emankorra eta sinesgarria izan duen ereDu publikoa nafar guztien eskura izatea. Hemendik, D eredua martxan jarriko duen edozein ikastetxe berriri luzatzen diogu gonbitea , geure elkartearen esperientzia euren eskura jartzeko eta edozein zalan-tza argitzeko, ikas komunitatean duen zeregina edozein izanda ere (irakasleak, zuzendaritza taldeak edota familiak).

Gure mezua, laburbilduz:

Hurbilak gara Etxekoak, auzokoak, herrikoak eta hiriburukoak. Zure giroko eskola gara. Zure bizi-tzan txertatua dagoena. Herritik herrira egindakoa.

eleaniztasuna Gurean ikasleak konpetenteak dira eta izanen dira, hiru hizkuntzatan. Elebitasun errealetik errazagoa da eleaniztasunerako bidea. Euskaratik, gaztelania eta ingelesa erabiltzera.

Esperientzia Hizkuntzatan inork baino esperientzia handiagoa dugu. Hezkuntzako murgiltze eredua gurean sortu eta hazi da. Murgiltze ereduak 35 urte ditu Nafarroan eta, aurretik euskaldunak ez ziren milaka hiritar elebidun hezi ditugu.

Honexegatik guztiagatik diogu gure eredua, ereDugarria dela.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902