Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
EHUko ikertzaile batek

Hortz inplanteen portaera hobetzeko ordenagilu bidezko simulazioak egin dute

Inplanteen gaineko egiturak eta mikroinplanteak modelizatu dituzte eta haien portaera simulatu ahal izan dute

EP - 2016(e)ko otsailaren 12a, ostirala - 16:03etan eguneratua

Hortz inplanteen portaera hobetzeko ordenagilu bidezko simulazioak egin dute

Hortz inplanteen portaera hobetzeko ordenagilu bidezko simulazioak egin dute

Galería Noticia

Hortz inplanteen portaera hobetzeko ordenagilu bidezko simulazioak egin dute

BILBO. Ugutz Garitaonaindia Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Ingeniaritza Mekanikoa Saileko ingeniariak hortz inplanteen osagaien portaera mekanikoaren ebaluazio xehea egin du bere doktore tesian, Mendaroko Createch Medical enpresarekin eta Donostia Ospitaleko Aho eta Aurpegi Masaileko Kirurgiako sailarekin elkarlanean. Programa informatikoak erabilita, hortz inplanteak, inplanteen gaineko egiturak eta mikroinplanteak modelizatu dituzte eta haien portaera simulatu ahal izan dute.

"Enpresa askok eta askok egiten dituzte munduan hortz inplanteak, eta denek bilatzen dituzte ahalik eta efizientzia handieneko produktuak: hezurrarekin duen kontaktuan ahalik eta deformazio eta tentsio gutxien sortzea, inplantearen osagaiek eta egiturek hortz inplanteari indarrak ahalik eta hobekien transmititzea eta abar", azaldu du Garitaonaindiak.

Hortz inplantearen torloju hariaren (gainazaleko irtengune helikoidala) tamainak, diametroak eta formak, eta gainerako piezetan erabilitako materialak, edo piezak ainguratzeko erabiltzen diren mikroinplanteak non eta nola lotzen diren, eragin handia dute horretan guztian.

Bere doktore tesian, hortz inplanteen gaineko egiturak "egoera errealago batean aztertzeko modu berri bat" proposatu du Garitaonaindiak. Halako simulazioak egiteko metodo bat izatea "oso erabilgarria izan daiteke inplanteak egiten diharduten enpresentzat, beren diseinuak hobetzeko aukera ematen baitute, bai eta kirurgia bidez mikroinplante zein plakak txertatzen dituzten mediku eta osasun zentroentzat ere, emaitza hobeak lortzeko aukera izan baitezakete", argitu du ikertzaileak.

Aurrerantzean, abiarazitako ikerketa lerroekin jarraitzeko asmoa agertu du ikertzaileak, "badago-eta zer hobetu eta non ikertu;gaian sakontzen jarraituko dugu, eta argitalpen zientifikoak izaten jarraitzea espero dugu". Berarekin elkarlanean ari diren medikuek, adibidez, bere jardueran hautematen dituzten hutsuneak edo hobetzekoak proposatzen dizkiote.

EGILEA

Ugutz Garitaonaindia Antsoategik (Arrasate, 1970) Industria Ingeniari Teknikoa (Mekanika berezitasuna) eta Industri Antolakuntzako Ingeniaritza ikasketak ditu, eta EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako irakasle lankideA da. Bere doktore tesiaren izenburua "Análisis y optimización del comportamiento mecánico de implantes dentales mediante simulación numérica" da, eta EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskolako Jose Luiz Alcaraz Tafalla irakasle titularra izan du zuzendari.

Bi erakunderekin aritu da elkarlanean bere ikerketak aurrera eramateko. Alde batetik, inplanteen gaineko egituren portaera mekanikoa eta transmititzen duten zurruntasuna simulatzeko lanak Mendaroko Createch Medical S.L. enpresarekin elkarlanean egin ditu, eta, bestetik, ortodontziako zein aho eta aurpegi masaileko kirurgian erabili ohi diren mikroinplanteen azterketan Donostiako Unibertsitate Ospitaleko mikroinplanteak izan ditu oinarri.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902