Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Boteprontoan

Ertzak

Karmele Jaio - 2016(e)ko otsailaren 12a, ostirala - 07:06etan eguneratua

Marrazki bat elkarrekin kolorezta-tzen ari ginela, nire alabak oso ondo margotzen dudala esan dit. Eta nik galdetu diot ea zergatik uste duen ondo margotzen dudala. "Ertzetatik atera-tzen ez zarelako", izan da haren erantzuna. Hasiera batean ertzetatik irten barik margo-tzeko trikimailuren bat erakusteko tentazioa izan dut, baina mingainari haginka egin diot azkenean, eta bere margotzeko modua nirea baino gehiago gustatzen zaidala esan diot.

Horrela, nire alabak marrazkia koloreztatzen jarraitu du, energiaz, marretatik irteteko beldur barik. Koloretako arkatza esku artean, nik koloreztatutako zatiari begiratu diot eta konturatu naiz ez daukala ezer berezirik, ez duela inolako nortasunik, esku domestikatu batek egindako lana dela, besterik ez. Estandarra. Makina batek egin zezakeena. Aldiz, alaba margotzen ari den marrazkia bakarra da. Beldurrik gabe marratzean, ezarritako ereduak gainditzean, sorkuntzaren bidea hautatu du alabak, eta emaitza benetan da berezia.

Gure gain hezkuntzak duen efektu kaltegarrietako bat sorkuntzaren bidea estutzea da. Txikitan dugun sormenerako ahalmena ahulduz doa, izan ere, ditugun aukera infinituen artean, hezkuntzak A, B edo D erantzunen artean aukeratzera bultzatzen gaituelako (erantzun zuzen bakarra eskainiz), eta gure sorkuntzarako ahalmena urratzen doa gutxika. Txikitatik ikasten dugu ondo egitea marretatik ez irtetea dela eta honek eragin zuzena du eraikitzen dugun gizartean. Izan ere, gure gizartearen egungo eredua aldatzeko mugimenduren bat egiten duenak zigorra jasotzen baitu. Deserosoa egiten zaio gizarteari edozein egitura eta egiteko modua aldatzeko ahalegina, aldaketak beti direlako zailak, baina bereziki ondo erakutsi digutelako txikitatik nahi dugun kolorea aukeratu dezakegula marrazkia koloreztatzeko, baina beti ere er-tzetatik ez irteteko baldintzarekin.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902