Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Kalakan

Elementuen elkarketa

Kalakan taldeak indarrez hasi du urtea. ‘Elementuak’ diskoaren ‘B aldeak’ argitaratu berri dute, ‘Kalakan &Friends’ DVDarekin batera. Martxoan, Gabriel Erkorekak sortu duen ‘Zuhaitz’ izeneko lana taularatuko dute Madrilen

Leyre Eguskizaren erreportajea - 2016(e)ko otsailaren 12a, ostirala - 06:16etan eguneratua

Thierry Biscary, Jamixel Bereau eta Xan Errotabehere.

Thierry Biscary, Jamixel Bereau eta Xan Errotabehere. (Argazkia: J. M. Martínez)

Galería Noticia

Thierry Biscary, Jamixel Bereau eta Xan Errotabehere.

Musikaren bihotzera jo-tzen du zuzenean Kalakanen musikak. Gainazalean dagoen guztia kenduta, muineraino heltzea lortzen du hirukoteak, ahotsez eta danborrez. Esen-tzia hori instant batzuetan laztandu, azken finean. Mundu osoko eszenatokietan Sagarra jo ondoren, sorterrira itzuli dira Thierry Biscary, Jamixel Bereau eta Xan Errotabehere, esentzia horrekin konexioa berrezartzeko asmoz. Euren erroetatik hurbil, hirukotearen nortasuna eraman dute Elementuakdisko berriaren erdigunera, zuzeneko kontzertu baten antzera antolatu dutena.

Lan horrek, gainera, B alde bat ere badu, Durangoko Azokan argia ikusi zuenak. Ahots hutsezko kantuekin osatu dute disko hau, “kantari” gisa ikusten baitute euren burua, perkusioarekin lotura sendoa badute ere. “Uste dut orokorrean jendearentzako nahiko argi dagoela kantariak garela perkusionista baino”, laburbiltzen du Jamixelek.

Elementuak gorpuzten duen materiala prestatzen ari zirenean ahots hutsezko kantu “gehiegi” zeudela konturatu ziren, eta eduki horiek guztiak alde batera utzi beharrean, osagarri gisa argitaratzea erabaki zuten. Osagarri bai, baina haien istorio eta sentsazio pertsonalak musikaz biluzten ditu lanak. Izan ere, basa ahaide izeneko hiru abesti sortu dituzte Iparraldekoek. “Garai batean, Zuberoan bazeuden horrelako kantu batzuk, artzainek kanta-tzen zituztenak, eta gutariko bakoi-tzak ariketa modura bat sortu du”, azaltzen du Thierryk. Hegaztien hegaldia doinu bihurtu dute, bakoi-tzak bana aukeratuta.

Thierryren kasuan, miru gorriaren bitartez baserri munduarekin duen lotura islatu nahi izan du. “Nire aita laboraria da eta txikitatik asko ikusi izan ditut miruak, ehizarako prest”, gogoratzen du. Xanek, ordea, alderantziz egin zuen bere kantua sortzeko prozesua, eta txirularekin esperimentatzen hasi zen lehendabizi. “Ez nintzen gai sentitzen ahotsaren bidez horrelako gauza pertsonalak ateratzen;neure burua biluztearen beldurrarekin lotzen nuen, eta ahotsaren ordez txirularekin egitea errazagoa izan zen nire-tzat”, aitortzen du. Esan eta egin. Behin txoriaren doinua txirulara eramatea lortu zuenean, belatz gorriaren aldeko hautua egin zuen.

Jamixelen abestiaren atzean, azkenik, badago “etxean atzerri senti-tzearen” antzeko sentimendu bat. Belatz handia hautatu du senperatarrak, hiri handietan bizitzera moldatu behar izan den hegaztia. “Modernitate guzti horretan eta erritmo azkarrean iruditzen zait ez nagoela nire ekosistema egokienean”, aitortzen du, bere herria, Senpere, adibide gisa jarriz. “Haurra nintzenetik bikoiztu egin da bertako biztanle kopurua eta heldu naiz kasik nire herria ez ezagutzera”. Zentzu horretan, modernitaterantz euskaraz salto egiteko aukera edukitzea da bere ametsa: “Hegoalden bizi izan duzue mundu modernorako aldaketa bat euskaraz, baina Iparralden frantsesez sartu gara, ingelesez, beste hizkuntza batzuetan. Zorionez, orain hasi dira hemen gauzak alda-tzen”.

Ama birjinari egindako anuntziazioako kantuak eta ipuin filosofiko batek taldearen dimentsio izpirituala erakutsi eta amaiera ematen diote aurkeztu berri dituzten bi proiektuen artean lehenengoari. Bigarrena, berriz, Kalakan &FriendsDVDa da, hirukotearen zutabe nagusienetariko batean oinarritua: kolaborazioak. Beren ibilbidean zehar diziplina ezberdinetako artistekin uztartu dute euren lana, eta lagun guzti horiek Zumarragako Antiguako baselizan bildu zituzten, grabatua eta argitaratua izan den kontzertu berezi batean. “Batzuetan proposamenak etortzen zaizkigu eta beste batzuetan guk sortu behar ditugu, baina azkenean pertsonen arteko konexioetan dago guzti honen oinarria”, dio Xanek.

ZUhaitzaDuela urte batzuk sortutako konexio berezi horietako bati esker landatu zuten hilabete bat barru taularatuko duten lan berriaren hazia. Gabriel Erkoreka konpositore bilbotarraren Zuhaitz obra estreinatuko dute Madrilen, martxoaren 18an, Espainiako Orkestra Nazionalarekin batera.

Maurice Ravel-en Bolero famatua prestatu zutenean Félix Alcarazekin bat egin zuten, gaur egun Orkestra Nazionaleko zuzendaria dena. Ordutik Alcarazek haien ibilbidea jarraitu izan duela kontatzen dute hirurek, eta 2014an Erkorekarekin batera lan egiteko aukera luzatu zien. Baiezkoa azkar eman zutela konta-tzen dute hirurek, barre artean, eta duela urtebete konpositore bilbotarra ezagutzeko aukera izan zuten. “Kalakan zer den oso ondo ulertu zuela uste dugu eta berehala hasi ginen materiala partekatzen”, gogoratzen du Thierryk.

Behin partiturak jasota, haien gainean buru-belarri ibili dira lanean azken aste hauetan. “Partitura sinplifikatuagoa idatzi digu Gabrielek esplikatuz intentzioak, anbienteak... zeintzuk diren eta orain gu ari gara gure modura barneratzen eta berridazten”. Moldaketa prozesu horretan, “koadro finko batetik abiatuta”, Erkorekak eman dien “askatasuna” bereziki azpimarra-tzen dute hirurek, taldearen izpiritua mantenduz.

Orkestrarekin lehenengo entsegua egin aurretik Zuhaitz zelan en-tzuten den definitzea zail ikusten duten arren, erroak lurrari eta naturari oso lotuak dituela sentitzen dute, tituluak iradokitzen duenaren hari berdinari jarraituz. “Perkusio asko dago eta zurezko instrumentu ugari ere bai;beraz, izaera organikoa hor dago”, gehitzen dute.

Gainera, konposizio honetan txalapartak nagusitasunezko tokia izango duela argitzen dute kantariek, une jakin batzuetan indar handiz islatua agertuko delarik: “Bere genetikara lotua ez dagoen modu berezi batean erabiltzen du momentu batean txalaparta Gabrielek;beste batzuetan, ordea, modu basatian eta azkar joko dugu”.

aURRERA bEGIRAEtorkizuna kon-tzertu eta proiektuz betea du Kalakanek. Hurrengo hilabeteotan Elementuak aurkeztuko dute Euskal Herriko, Frantziako eta Espainiako hainbat herri eta hiritan. Halaber, Oreka TX taldearekin ere bide berri bat hastera doaz, ilusio bereziarekin espero dutena: “Lehendik hasia zegoen lana mantentzea da helburua;proiektu amankomun bat sortu nahi dugu, guztiz berria, beste izen bat duena eta nazioarteko jaialdi batzuetan gure musika elkarrekin aurkezteko aukera emango diguna”.

Zerumugan disko berririk badagoen galdetzean baiezkoa konben-tzimendu osoz ematen dute hirurek, horretarako “epe lasai” baten beharra ikusten badute ere. “Elementuak bukatu eta berehala hasi zitzaidan burua martxan eta jada barneratu ditut gauza batzuk, ideiak apuntatu... Hala ere, oraindik ez dakigu hori guztia noiz bihurtuko den disko”, erantzuten du Jamixelek.

Orainean zentratuta, etorkizunera begira dago Kalakan, nazioartera begira baina baita Euskal Herriari so ere. Erroetara itzulita eta “musikara irekita”.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902